Mundua
Epaiketa politikoa
agencias | redacción
Presidenteari egozten dizkioten karguak irakurri dituzte, baina epaiketa asteartean hasiko da. Etxe Zuriak esan du kargugabetze-prozesua demokratek "eraiki" dutela.
Donald Trump AEBetako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentearen aurkako epaiketa politikoa edo kargugabetzeko prozesua gaur hasi da ofizialki Senatuan, hari egozten dizkioten karguak (boterea gehiegikeriaz erabiltzea eta Kongresuaren lana oztopatzea) irakurrita, baina izapide hutsa da gaurkoa, datorren asteartean hasiko baita praktikan Trump kargugabetzeko prozesua.
Adam Schiff Ordezkarien Ganberako Inteligentzia Batzordeko presidenteak irakurri ditu karguak, haren aurkako akusazioa prestatzeko ardura izan duten zazpi kongresisten izenean.
"Demokratak kargugabetzeko prozesuaren artikulu lotsagarriak irakurtzen ari dira, Trumpek AEBren izenean arrakasta izaten jarraitzea galarazteko sortu dituztenak", esan du Stephanie Grisham Etxe Zuriko bozeramaileak Twitterren. "Bera lanean ari da, eta haiek negar-zotinka", gaineratu du.
John Roberts Auzitegi Goreneko presidenteak egingo du prozesu honetan epaile lana.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea bi ikerketa egiteko presionatzea egozten diote Trumpi: bata, Joe Biden hautagai demokratak eta semeak Europa ekialdeko herrialde horretan ustez egindako ustelkeria kasuak ikertzeko, eta bestea, 2016ko hauteskundeetan esku hartu zuena Mosku barik Kiev izan zela frogatzeko, egun teoria hori baztertuta egon arren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa