Mundua
Agerraldia telebistan
Erredakzioa
Azken asteetan bere osasun egoerari buruzko zurrumurru ugari izan eta gero, Venezuelako presidenteak aitortu du beste ebakuntza egin behar izan diotela Habanan, tumore bat kentzeko.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak aitortu egin du beste ebakuntza bat (bigarrena) egin behar izan diotela Habanan (Kuba), tumore kantzerigeno bat kentzeko, eta oraindik ere tratamenduan dagoela.
Agintariak hitzaldi bat eskaini du gaur telebistan, Venezuelako bandera bat eta Simon Bolivarren koadro bat atzealdean zituela. Mezuan, Chavezek azaldu du ebakuntzan ez dela arazorik sortu.
Bere esanetan, hilaren 11n, Habanan, pelbisean abzesu bat kentzeko ebakuntza egin eta gero atzeman zioten tumorea.
Hain zuzen ere, ebakuntza horren ostean, aldez aurretik ez atzemandako zelula kantzerigenoak zituen susmoa izan zuten, eta orduantxe topatu zuten tumorea.
Hugo Chavezek baieztatu du tumorearen berri Fidel Castro Kubako presidente ohiak berak eman ziola, eta harrezkero Jainkoari otoitz egiten ari dela.
Mezu honekin, Venezuelako presidenteak amaitu egin du bere gaixotasunaren larritasunari buruzko zurrumurruekin. Azken egunetan gora egin zuten, batik bat Gobernuak Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Goi-bilera bertan behera utzi eta gero.
Exekutiboaren erabaki horren ostean, argi geratu zen presidentearen osasun egoera ez zela ona, aste honetan hori gezurtatzeko bideo bat publikatu badute ere.
"Itxaropen gorena oinarri, gaur eta betiko, bizi eta irabazi egingo dugu, eskerrik asko eta itzuli arte", agurtu ditu Chavezek venezuelarrak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa