Mundua
Gatazka
Agentziak | Erredakzioa
Zehazki, Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa 69,16 dolarrera iritsi da goizean, AEBk Qassen Soleimani jenerala hil ostean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean.
Espainiako burtsa, AEBk Bagdaden egindako erasoaren ostean. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa % 4 baino gehiago igo da ostiral honetan Europan, eta 69 dolarretik gora kotizatzen ari da uneotan, Ameriketako Estatu Batuak (AEB) Qassen Soleimani Irango jenerala hil duela aldarrikatu ostean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean.
Zehazki, Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa 69,16 dolarrera iritsi da goizean. Atzoko saioaren amaieran, berriz, 66,25 dolarreko balioa zuen, eta, horrenbestez, % 4,4ko igoera izan du egun batetik bestera.
AEBn gehien erabiltzen den petrolioaren kasuan, Texas motakoa, upel bakoitzaren prezioa % 3,2 igo da, 63,14 dolarreraino. Atzo, 61,06 dolarreko balioarekin amaitu zuen saioa burtsan.
AEBk Qassen Soleimani Irango jeneral boteretsua hil duela aldarrikatu du goizaldean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean, "inguruan dauden langile estatubatuarrak babesteko asmoz".
Pentagonoak ohar batean azaldu duenez, Donald Trump AEBko presidentea izan da erasoa agindu duena, Soleimani "Iraken eta eskualde osoan diplomatiko estatubatuarrei eraso egiteko planak aktiboki zuzentzen" ari zela iritzita.
Bestalde, Ali Jamenei aiatolak "mendeku gogorra” iragarri du, Soleimani jeneralaren heriotza dela eta. Halaber, Irango buruzagiak hiru dolu-egun ezarri ditu herrialdean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa