Mundua
Bolivia
agentziak | erredakzioa
Hain zuzen ere, Moralesek gaur bertan jaso du Argentinan "errefuxiatu" izaera aitortzen dion baieztapena.
Evo Morales Boliviako presidente ohia. Argazkia: Efe
Boliviako Fiskaltzak Evo Morales presidente ohia atxilotzeko agindua eman du gaur bertan, Jeanine Añezen bitarteko Gobernuak sedizio eta terrorismo delituak leporatzen baitizkio.
Hain zuzen ere, Moralesek gaur bertan jaso du Argentinan "errefuxiatu" izaera aitortzen dion baieztapena, Migrazioaren Zuzendaritza Nazionalak jakinarazi duenez.
Arturo Murillo bitarteko Gobernu (Barne) ministroak Twitterren argitaratu du Moralesen aurkako atxilotze aginduaren argazkia. Bertan, presidente ohia atxikitzeko eta Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Bereziaren aurrean uzteko agindua agertzen da.
Sr. @evoespueblo para su conocimiento pic.twitter.com/1KrAFcevjQ
— Arturo Murillo (@ArturoMurilloS) December 18, 2019
Boliviako bitarteko Gobernuak azaroan aurkeztu zuen bere aurkako salaketa fiskaltzaren aurrean terrorismo delituagatik, besteak beste, Mexikotik Añezen Gobernuaren aurkako indarkeria sustatzea egotzita.
Evo Morales Argentinan dago aurreko astetik, Mexikotik bertara joan ostean. Azaroaren 10ean eman zuen dimisioa bere aurkako Estatu kolpea salatuz, eta hurrengo egunean Mexikon hartu zuen babesa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa