18:38

Mundua

EB-tik ateratzea

Johnsonek legez debekatu nahi du 'brexit'a gehiago atzeratzea

agentziak | erredakzioa

Gobernuak ostiralean aurkeztuko du testua Komunen Ganberan, 'brexit'a egi bilakatu dadin urtarrilaren 31n.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko Gobernuak zuzenketa bat sartuko du Europar Batasunetik ateratzeko legeari, 'brexit'a atzeratzea legez kanpokoa izan dadin. Hau da, datozen asteetan gertatzen dena gertatzen dela, urtarrilaren 31n Erresuma Batua EBtik ateratzeko.

Downing Streeteko iturrietatik gogorarazi dutenez, Alderdi Kontserbadoreak eta Boris Johnson lehen ministroak argi adierazi zuten abenduaren 12ko hauteskunde kanpainan aurreikusitako datan lortuko zutela 'brexit'a, laugarren atzerapena erabat baztertuta.

"Ateratzeko Arkodioren lege berriak debekatu egingo du Gobernuak atzerapena adostea", ohartarazi dute The Guardian egunkariak aipatzen dituen iturriek. Gobernuak aurreikusi du ostiralean bertan aurkeztuko duela testua Komunen Ganberan.

Gaur martxan jarri den Komunen Ganberan gehiengo osoa dute kontserbadoreek. Ostegunean Isabel II.a erreginak hitzaldia emango du Gobernuaren datozen urteetako ibilbide orria azaltzeko.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena