Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, "herrialdeko hainbat hiritan" eraso terroristak burutu nahi zituzten, "odol-bainu militarra eta herrikoia eragiteko eta Eguberriak itzaltzeko asmoz".
Nicolás Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, Juan Guaido eta Leopoldo Lopez opositoreek zuzendutako operazio terrorista batean parte hartu duten pertsona guztiak atxilotzeko agindua eman du, eta "konjura odoltsutzat" jo du haien asmoa.
“Konjura odoltsu honekin zerikusia duten pertsona guztiak atxilotzeko agindu judizialak ostiral arratsaldean aktibatu ziren”, jakinarazi zuen Madurok igandean, Asanblea Nazional Konstituziogilean (ANC) egindako agerraldian. Testuinguru horretan, Leopoldo Lopez gaizkile talde horren atzean dagoela ziurtatu zuen, eta Guaido haren “menpekotzat” jo zuen.
Madurok gaineratu zuenez, "herrialdeko hainbat hiritan" burutu nahi zituzten ustezko eraso terrorista horiek, "odol-bainu militarra eta herrikoia eragiteko eta 2019ko Venezuelako Eguberriak eta jaiak itzaltzeko asmoz".
Ildo horretatik, "lankidetza zibil, polizial eta militarrari esker" haien plana atzematea eta desaktibatzea lortu dutela azpimarratu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa