00:15

Mundua

Hauteskundeak Erresuma Batuan

Boris Johnsonen Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu duela diote inkestek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hauteslekuetan egindako inkesten arabera, kontserbadoreek 368 eserleku eskuratu dituzte, eta laboristek, 191. Behin betiko emaitzak ostiral goizean goiz jakinaraziko dituzte.

  • Boris Johnson bere txakurrarekin joan da bozkatzera.

    Boris Johnson bere txakurrarekin joan da bozkatzera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boris Johnsonen Alderdi Kontserbadoreak irabazi ditu Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak, eta gehiengo absolutua lortu du Parlamentuan 368 eserleku eskuratuta, BBC, ITV eta Sky telebistek hauteslekuetan egindako inkesta batean arabera.

Inkesta horren arabera, Jeremy Corbynen Alderdi Laboristak 191 eserleku lortu ditu; Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP), 55; Alderdi Liberal-demokratak, 13; Plaid Cymru alderdiak, 3; eta Berdeek, bat. Brexitaren Alderdiak ez luke ordezkaritzarik izango Komunen Ganberan.

Guztira, 650 diputatu hautatu dituzte Erresuma Batuko herritarrek. Barruti bakoitzean gailentzen den hautagaiak eserlekua eskuratzen du.

Johnson izan da hasieratik faborito nagusia, baina hauteskundeak irabaztearekin ez zaio nahikoa. Johnsonek gehiengo absolutua behar du brexit-a gauzatzeko bere plana azkeneraino eramateko.  

Corbynek ezustekoa eman nahi zuen, baina bere saiakeran huts egin duela ematen du.

Hauteslekuak 07:00etatik 22:00etara egon dira irekita. Behin betiko emaitzak ostiral honetan, goizean goiz, jakinaraziko dituztela espero da.  

Bost urtetan hiru hauteskunde egin dituzte Erresuma Batuan.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena