Mundua
'Impeachment'
agentziak | erredakzioa
AEBetako presidenteak berretsi du "sorgin-ehizaren" biktima dela: Ukraina "ez nuen presionatu".
Nadler mikrofonoaren aurrean, Trumpen aurkako karguak iragarri dituenean. Argazkia: Efe
AEBetako Ordezkarien Ganberak boterea gehiegikeriaz erabiltzea eta Kongresuaren lana oztopatzea leporatuko dio Donald Trump presidenteari 'impeachment' prozesuan, Jerry Nadler behe ganberako Batzorde Judizialeko presidenteak gaur iragarri duenez.
"Batzorde Judizialak bi artikulutako karguak egozten dizkio Donald Trump AEBetako presidenteari 'impeachment'aren baitan, krimen larriengatik”, adierazi du Nadlerrek, botere gehiegikeria eta Kongresua oztopatzea direla zehaztu aurretik.
Lehenengoaz, hau adierazi du: "Presidente batek bere kargua etekin pertsonala lortzeko erabiltzea, interes nazionalaren aurka edo hura aintzat hartu gabe, epaitu beharrekoa da". Nadlerren arabera, "horixe izan zen Trumpek egin zuena 2020ko hauteskundeetan, Ukrainari presioa egin ziolako hauteskudeetan parte har zezan".
Kongresuaren lana oztopatzeari dagokionez, Nadlerrek esanetan, "justiziaren gainetik, estatubatuarren gainetik eta Kongresuko 'impeachment'aren boterearen gainetik dagoela aditzera ematen duen presidente batek legearen gainetik dagoela uste du".
Hurrengo urratsa
Pelosik argi berdea eman zion Trumpen aurkako akusazio formalari. Lehenengo urratsa Batzorde Judizialak kargu-orriak idaztea da, eta gaur aurreratu du testu horren edukia.
Nadlerrek azaldu duenez, Batzorde Judiziala aste amaieran elkartuko da kargu-orriak ofizialki idatzi, eta, ondoren, Ordezkarien Ganberaren esku uzteko. Ganbera horren gehiengo sinpleak ontzat emanez gero, Trumpen aurkako epaiketa politikoa abian jarriko da, 'impeachment'a hain zuzen ere.
Hala gertatuz gero, Trumpen aurkako epaiketa Senatuan egingo da, errepublikanoek gehiengoa duten horretan. Goreneko buruak egingo luke senatariek osatuko luketen auzitegiaren presidente lana. Presidentea zigortzeko bi herenen babesa behar da, eta oso zail jotzen da hori.
"Sorgin-ehiza"
Trumpek "urduritasunak jota" egotea leporatu zion Pelosiri 'impeachment'a onartu zuenean, eta gaur berretsi egin du ez duela krimenik egin eta bere kontrako prozesua "sorgin-ehiza" dela.
"Nadlerrek esan du Ukrainari presioa egin niola 2020ko hauteskundeetan esku har zezan. Erridikulua, eta berak badaki ez dela egia. Biek ala biek, Ukrainako presidenteak eta Atzerri ministroak, askotan esan dute ez zela presiorik izan. Nadlerrek eta demokratek badakite, baina ez dute onartu nahi", salatu du.
Nadler just said that I “pressured Ukraine to interfere in our 2020 Election.” Ridiculous, and he knows that is not true. Both the President & Foreign Minister of Ukraine said, many times, that there “WAS NO PRESSURE.” Nadler and the Dems know this, but refuse to acknowledge!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) December 10, 2019
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa