21:10

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Trumpek Ukrainari presio egin ziola ebatzi du ikerketa batzordeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kongresuko batzordearen arabera, 2020ko hauteskundeetan eragiteko asmoz, Joe Biden hautagai demokrata iker zezatela lortzeko presio egin zion Donald Trumpek Ukrainari.

  • Donald Trump artxiboko irudi batean.

    Donald Trump artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Ukrainari bere interes alderdikoiengatik presio egin ziola ebatzi du AEBko Kongresuko ikerketa batzordeak.

Ikerketa horren arabera, Joe Biden balizko presidentegai demokrata ustelkeriagatik iker zezatela nahi zuen Trumpek, bere arerio politiko nagusia izango omen denari kalte egin eta 2020ko hauteskundeak irabazteko asmoz, eta horretarako AEBko presidente gisa eskura zuen botereaz baliatu zela erantsi dute.

"Ikerketak agerian utzi du Trump presidentea hilabeteetan ahalegindu zela, bere botereaz baliatuta, 2020ko hauteskundeetan eragiteko atzerriko esku-hartzearen bila", batzorde horrek ondorioztatu duenez.  

Batzordeak irailean abiatu zuen Trumpen jarduerari buruzko ikerketa. Txostena Kongresuko Batzorde Judizialaren esku utziko dute orain, eta horren ardura izango da Trump kargugabetzeko epaiketa politikoa abiarazteko beste zantzu dagoen ala ez erabakitzea. 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena