11:18

Mundua

Gatazka

Su-etena Gazan Israelen eta Jihad Islamiarraren artean, indarkeriako gau baten ostean

Agentziak | Erredakzioa

Nolanahi ere, lau orduko tregoa baten ondoren, ostegun goizean berriro ere jaurti dituzte suziri batzuk Zerrendatik.

  • Borrokak asteartean hasi ziren, Gazan. Argazkia: EFE.

    Borrokak asteartean hasi ziren, Gazan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Israelen eta Jihad Islamiarraren arteko su-etena dago indarrean Gazan ostegun honetako goizetik, gauean indarkeria nagusitu den arren; izan ere, Israelgo abiazioak bonbardaketa gogorrak egin ditu talde islamistaren aurka, eta Zerrendatik hainbat eta hainbat suziri bota dituzte. Dena den, tregua gorabehera, goizean ere jaurti dituzte suziri batzuk Gazatik; lau ordu igaro dira su-etena indarrean sartu denetik berriro suziri batzuk botatzen hasi diren arte.

"Egipto eta Nazio Batuen Erakundea lanean ari dira, buru-belarri, saihesteko Gazan eta inguruan dagoen indarkeriak gerra bat sortzea. Ondorengo orduak eta egunak kritikoak izango dira. Guztiek erakutsi behar dute neurritasunik handiena, eta euren esku dagoen guztia egin beharko lukete, odola isurtzea galarazteko", iragarri du Twitterren bidez NBEk Ekialde Ertainean duen mandatari berezi Nickolay Mladenovek.

Gauean, jaurtigaiak etengabe bota dituzte Gazatik, nahiz eta, informazio batzuen arabera, tregoa gauerdian zen indarrean sartzekoa. Sirena-hotsek 07:00etara arte jarraitu dute jotzen; ordu horretan deitu dute azken alerta, Zerrendatik hurbil dauden erkidego israeldarretan. Orduan bueltatu da nolabaiteko lasaitasuna.

34 hildako, asteartetik

Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi du beste bi palestinar hil direla Zerrendako hegoaldean, eta sei erdialdean; hortaz, hildakoen kopurua 34koa da, gehienak milizianoak, liskarrak astearteko goizaldean hasi zenetik. Biktima zibilen artean, sei adingabe daude, Ahsraf al Qaedra Ministerioaren bozeramailearen esanetan. Tartean, 18 urteko gazte bat dago; izan ere, Zerrendan ez dute adinez nagusitzat jotzen, adin horrekin.

Gazako segurtasun-indarren arabera, goizalde honetako bonbardaketek Palestinako beste milizia txiki batzuei ere eragin diete.

Egun hauetako gatazka astearteko goizaldean hasi zen; orduan, Israelen bonbardaketa hautakor batek Jihad Islamiarraren adar armatuko lider Bahaa al Ata eta haren emaztea hil zituen.

Miliziak, orduan, suziriak jaurtitzeari ekin zion, eta 400 baino gehiago bota ditu; Israelek, aldiz, bonbardaketak egin ditu Gazako Zerrendan.

Su-etena indarrean dagoen arren, ostegun goizean suziri batzuk jaurti dituzte Gazatik: "Bost jaurtigailu bota dituzte Zerrendatik Israelera. Burdinazko Kupula Defentsa sistemak jaurtigailuetako bi geldiarazi ditu", jakinarazi du Armadak, ohar batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena