00:10

Mundua

Estatu-kolpea Bolivian

Bere burua Boliviako presidente izendatu ostean, Añezek ukatu egin du estatu-kolpea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Adriana Salvatierra Boliviako Senatuko presidenteak argitu du ez duela dimititu, eta, beraz, erantsi du berari egokituko litzaiokeela Evo Morales ordezkatzea Errepublikako Presidentetzan.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jeanine Añezek bere burua Boliviako bitarteko presidente izendatu zuen atzo, eta izendapen horren zilegitasuna defendatu du gaur, Evo Moralesek eta bere aliatuek salatu duten estatu-kolpea ukatuz, eta hitz eman du krisi soziopolitikoari amaiera emango dioten hauteskundeak egiteko behar den denbora baino ez dela egongo karguan.

"Bolivian ez dago estatu-kolperik, ordena konstituzionalaren berrezartzea dago", esan du Senatuko bigarren presidenteordeak nazioari igorritako mezu batean, tokiko prentsak jakitera eman duenez.

Ildo horretan, gogorarazi du Auzitegi Konstituzionalaren, Indar Armatuen eta Poliziaren babesa jaso duela "herrialdea demokratikoki berreraikitzeko borondate bakarrarekin".

Añezen hitzetan, "Auzitegi Konstituzionalak 2016ko erreferenduma baliogabetuz eman zuen ebazpena eta urriaren 21ko hauteskundeetan izandako iruzurrak hautsitako ordena demokratiko konstituzionala berrezartzea da helburua".

Hortaz, bere aldi baterako agintaldiko helburuak hauek izango direla aurreratu du: batetik, Moralesi berriro hauteskundeetara aurkezteko aukera eman zion Auzitegi Konstituzionalaren epaia indargabetzea, eta, bestetik, "hauteskunde orokorretarako deialdia ahalik eta denbora laburrenean" egitea.

Hauteskunde prozesu "garbia" izango dela ziurtatu du, eta "baldintza konstituzionalak betetzen dituzten herritar guztiek" parte hartu ahalko dutela azpimarratu du.

Senatuko presidenteak ukatu egin du dimisioa eman izana

Bestalde, Adriana Salvatierra Boliviako Senatuko presidenteak agerraldia egin du asteazken honetan, dimititu ez duela argitu, eta, beraz, Evo Morales ordezkatzea berari egokituko litzaiokeela adierazteko.

Morales kargua uztera behartu zuten igandean, eta, Konstituzioaren arabera, hauteskundeak egin arte Boliviako presidenteordeak edo Senatuko edo Kongresuko presidenteak ordezkatu beharko lukete.  

Hirurek dimisioa eman zutela argudiatuta, Jeanine Añez oposizioko buruak Boliviako presidente izendatu zuen bere burua.

Evo Moralesek erbestera ihes egin behar izan zuen, eta Mexikok asilo politikoa eman zion. Mexiko Hirian ekitaldi bat egin dute, eta hiri horretako apopilo berezi izendatu dute.

Moralesek babesa eskertu, eta elkarrizketarako deia egin du berriro ere. "Aitorpena Evorentzat da, baina, funtsean, nire anaientzat (boliviarrak) da, eta haiek demokraziaren eta Boliviako indigenen eskubideen defentsan mobilizatzen jarraitzen dute".

"Boliviako herria baketzeko elkarrizketa nazional bat egon behar da", erantsi du.

Gainera, Moralesek esan du oposizioa euren etxeak erretzen hasi zirela eta senideei presio egin zietela, gizarte eragileetako ordezkariak eta herrialdeko agintariak izutzeko.

"Karguari ez diogu koldarkeriagatik uko egin, pertsonen bizitza zaintzeko baizik", nabarmendu du.

Bestalde, Federica Mogherini Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak Jeanine Añez Boliviako bitarteko presidentearen izendapena babestu du, "hauteskunde sinesgarriak" egiteko eta bitartean "botere hutsunea" saihesteko balioko duela iritzita.

Datorren osoko bilkuran, azaroko azken astean, bozkatuko dute eurodiputatuek Boliviako estatu-kolpeari buruzko ebazpena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena