Mundua
Ekialde hurbila
Agentziak | Erredakzioa
Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.
Israelgo Armadak Jihad Islamiarraren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna, israeldarren arabera.
"Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Jihad Islamiarraren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa", gaineratu du.
Hala, "Gazatik Israelgo zibilen aurka suziri gehiago jaurtitzeko prestatzen ari ziren Jihad Islamiarreko hainbat terroristari eraso die", baieztatu du.
"Armadak Jihad Islamiarraren helburu terroristei eraso die Gazan; entrenamendurako guneak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du.
Bestalde, Naftali Bennett Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako Zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti, eta, ondorioz, bost palestinar hil eta dozenaka zauritu ostean.
Suziri batek lurra jo du Israelen. Argazkia: EFE
Israel eta Gaza indarkeria olde baterako prestatzen ari dira, Israelgo indarrek "hilketa selektiboak" egiteko asmoa iragarri ostean, Jihad Islamiarreko (Irandik gertu dagoen talde palestinarra) militarraren burua hiltzeko: Bahaa Abu Al Ata.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa