Mundua
Bolivia
Agencias | Redacción
Bestalde, Jeanine Auñez senatariak herrialdeko presidentetza hartzeko moduan dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.
Evo Morales, Mexikoko bandera batekin, Boliviatik alde egin aurretik. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Bolivia kaosean murgilduta dago Evo Moralesek presidente kargua utzi, eta Mexikora joateko hegazkin bat hartu ostean, bertan asilo politikoa eskatzeko asmoz. Testuinguru horretan, Boliviako Poliziak Boliviako Armadaren laguntza eskatu du, protestei aurre egin eta kaleetan ordena publikoa berrezartzeko.
Boliviako Parlamentuak atzo jaso zuen Moralesen dimisio-gutuna, eta, bertan esan duenez, 13 urte eta 9 hilabetez gobernatu duen herrialdean indarkeria saihestu nahi du erabaki horrekin.
Moralesek bart aireratutako txio baten bidez baieztatu du Mexikora bidean zela, herrialdeak eskainitako babes politikoa onartu ondoren, baina Boliviara laster "indar eta energia gehiagorekin" itzultzeko asmoarekin joan dela azaldu du.
"Anai-arrebak, Mexikora bidean naiz, eta eskerrak eman nahi dizkiot bizitza babesteko asiloa eskaini didan herrialdearen gobernuari. Min ematen dit herrialdea arrazoi politikoengatik uzteak, baina beti egongo naiz Boliviara bueltatzeko zain. Laster, indar eta energia gehiagorekin itzuliko naiz ", esan du bart Boliviako presidente ohiak Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
Marcelo Ebrard Mexikoko kantzilerrak baieztatu duenez, Evo Moralesek Mexikoko Aire Armadako hegazkin bat hartu du. "Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera, Mexikoren babespean dago. Bere bizitza eta osotasuna salbu daude", adierazi du Ebradek.
Oposizioak urriaren 20ko hauteskundeetan iruzur egin zela salatu ostean, Evo Moralesen aldeko eta kontrako protesta bortitzak izan dira herrialdean, eta hiru hildako eta 400 zauritu baino gehiago utzi dituzte jada.
Bestalde, Jeanine Auñez oposizioko Batasun Demokrataren (UD) senatari eta Boliviako Senatuko bigarren presidenteordeak herrialdeko presidentetza hartzeko prest dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.
Halaber, Alvaro Garcia Linera Boliviako presidenteordeak eta Victor Borda eta Adriana Salvatierra diputatuen eta senatarien ganberetako presidenteek, hurrenez hurren, uko egin diete euren karguei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa