Mundua
ERRESUMA BATUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIA
20.000 pertsonak hartu zuten parte atzo Glasgowen erreferendumaren aldeko manifestazioan, Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusia buru zela.
Boris Johnson artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Boris Johnson Britainia Handiko lehen ministroak erabat baztertu du Eskoziako abertzaleek eskatzen duten moduan, 2020an, bigarren aldiz, independentziari buruzko erreferenduma egitea.
"Ez dute uste herri honetako biztanleek uste dutenik erreferendumek armoniari mesede egiten diotenik. Izan zen jada bat 2014an" adierazi du Johnsonek Sky News katean egin dioten elkarrizketa batean. Berak lehen ministro bezala, onartuko ote lukeen galdetuta argi eta garbi erantzun du: "Ez, ez nuke onartuko. Ez dut egoterik nahi".
Alderdi Laboristak, berriz, oposizioko alderdi nagusiak, onartuko luke berriz ere erreferenduma egitea, baina aurrekoan bezala, Eskoziak Erresuma Batuaren barruan jarraitzearen alde egingo luketela kanpaina adierazi dute.
Larunbat honetan manifestazio jendetsua izan zen Glasgowen. 20.000 pertsonak inguru atera ziren kalera Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusia buru zutela, erreferenduma eskatzera.
Eskoziaren independentzia "esku-eskura dugu" esan zien Sturgeonek manifestariei. Ildo horretan, abenduaren 12an Londresko Parlamentua berritzeko egingo diren hauteskundeetan botoa ematea ezinbestekoa dela esan zien, "Eskoziako abertzaletasunak ahalik eta presentziarik handiena izan behar duelako". "Hauteskunde orokor hauek gure bizitzako garrantzitsuenak dira" gaineratu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa