09:27

Mundua

Europar Batasuna

Ipar Irlandako unionistek esan dute ezin dutela 'brexit'erako akordioa onartu

agentziak | erredakzioa

Lehen ministro kontserbadoreak, gehiengo osorik ez duenez, DUPen babesa behar du Bruselarekin adostutako ituna Westminsterren onartzeko.

  • 'Brexit'ari buruzko protesta ekitaldia. Argazkia: Efe

    'Brexit'ari buruzko protesta ekitaldia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Irlandako DUP alderdi unionistak, 'brexit'erako akordioaren giltza duenak, esan du "gauzak dauden moduan" ezin duela onartu Erresuma Batua EBrekin negoziatzen ari den akordioa.

Arlene Foster DUPen buruzagiak agiri bat kaleratu du gaur akordioarekiko duen errezeloa agertzeko, EBren goi-bileraren atarian, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak urriaren 31 baino lehenago EBtik ateratzeko ituna lortzea espero duen bileraren aurretik, hain zuzen ere.

Bi Irlanden arteko muga da 'brexit'aren negoziazioko puntu korapilatsuenetako bat, ez baitute muga azpiegiturarik eraiki nahi bake prozesua ez gaiztotzeko.

Lehen ministro kontserbadoreak, gehiengo osorik ez duenez, DUPen babesa behar du Bruselarekin adostutako ituna Westminsterreko Komunen Ganberan onartzea nahi izanez gero.

"Gobernuarekin etengabeko elkarrizketan gaude. Gauzak dauden moduan, ezin dugu onartu aduanari buruz eta beste gai batzuen inguruan iradokitzen ari direna, eta BEZari buruz ez dute argi hitz egiten", azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, Fosterrek eta Nigel Dodds alderdiko "bigarrenak" sinatutako agirian zehaztu dute "Gobernuarekin lanean" jarraituko dutela "Ipar Irlandan funtzionatuko duen eta Erresuma Batuaren osotasun ekonomikoa eta konstituzionala babestuko duen akordio zentzuduna lortzen saiatzeko".

Hedabide britainiarren arabera, Johnsonek proposatu du Erresuma Batua aduana batasunetik ateratzea, baina Ipar Irlandak EBren aduana arauen barruan jarraitzea hainbat sektoretan, eta lau urtean behin Ipar Irlandak muga arauei buruzko erabaki bat hartu ahal izatea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena