Mundua
'brexit'
Agentziak | Erredakzioa
Erabakiak ez du esan nahi jardun parlamentarioa berrezarriko denik. Izan ere, Auzitegi Gorenak du azken hitza.
Parlamentua, jarduna eten aurreko azken saioan. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Boris Johnsonek eskatuta Parlamentu britainiarraren jarduna etetea "legez kontrakoa" dela ebatzi du gaur Eskoziako Apelazio Auzitegiak. Oposizioak akordiorik gabeko brexit bat oztopatzea saihestu nahi zuen lehen ministro britainiarrak, baina trikimailua legearen kontrakoa dela ondorioztatu dute Apelazio Auzitegia osatzen duten hiru epaileek.
Horrenbestez, irail hasieran beste epaitegi batek hartutako erabakia atzera bota du Eskoziako auzitegi horrek.
Auzitegiaren erabakiak ez du esan nahi jardun parlamentarioa berrezarriko denik. Erresuma Batuko Gobernuak iragarri du helegitea aurkeztuko duela. Dena dela, Auzitegi Gorenak du azken hitza —hilaren 17an egingo du auzia aztertzeko saioa—.
Oposizioak gogor kritikatu du Johnsonen erabakia. Hala, akordiorik gabeko irteera izanez gero, Johnson brexit-aren luzapena eskatzera behartuko lukeen legea onartu du berriki Parlamentuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa