Mundua
Erresuma Batua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jeremy Corbyn buruzagi laboristak deituta, oposizioko alderdietako ordezkariek bilera egin dute astearte honetan Erresuma Batuaren egoera aztertzeko.
Jeremy Corbyn buruzagi laborista. Artxiboko argazkia: EFE
Erresuma Batuko oposizioko talde parlamentarioek elkarlanean aritzea adostu dute datorren urriaren 31an Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea saihesteko.
Jeremy Corbyn buruzagi laboristak antolatu du bilera. Eskoziako SNP alderdi abertzalea, Change UK, Plaid Cymru eta Alderdi Berdea izan dira batzarrean. Topaketa "eraginkorra" izan dela eta aurrerantzean bilera gehiago egingo dituztela adierazi dute ohar batean.
Aipatu alderdiek ohartarazi dute Boris Johnson lehen ministro britainiarra "bide ez demokratikoak erabiltzeko prest" egongo litzatekeela Europar Batasunetik itunik gabe ateratzeko.
Horrela, bada, premiazkotzat jo dute akordiorik gabeko brexit-a ekiditeko "bide praktikoak" aurkitzea eta, ildo horretan, lege berri bat onartzea edo zentsura-mozio bat aurkeztea aipatu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa