23:00

Mundua

Migrazioa

Bost migratzaile hil eta 20 bat desagertu dira ontzi bat hondoratuta Libian

Agentziak | Erredakzioa

65 migratzaile erreskatatu dituzte bizirik. Urtea hasi zenetik gutxienez 859 pertsona hil dira Mediterraneoan, Europara iritsi nahian.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez bost migratzaile hil dira txalupa bat hondoratuta Mediterraneoan, Libiako kostaldean. Gainera, hogei bat lagun desagertuta daude.

Libiako Itsas Guardiako bozeramaile batek EFE agentziari azaldu dioenez, ontzian zihoazen beste 65 pertsona erreskatatzea lortu dute. Khomseko portura eraman dituzte guztiak, Tripolitik 50 bat kilometrora.

Txalupa egunsentian itsasoratu da Libiako herri txiki bateko hondartzatik, Europara heltzeko asmoarekin. Alabaina, kostaldetik hamar miliatara zeudenean, arazoak izan dituzte eta ontzia hondoratzen hasi da, aipatu iturriak zehaztu duenez.

Erreskatatutako migratzaileen gehiengoa sudandarrak dira. Lehendabiziko laguntza eman ostean, atxiloketa zentroetara eraman dituzte.

Urtea hasi zenetik gutxienez 859 pertsona hil dira Mediterraneoan, Libia eta Italia artean, Europara bidean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena