Mundua
SUA AMAZONIAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Evo Morales Boliviako presidentearen esanetan, ostera, sua itzaltzeko nazioarteko laguntza oro ongi etorria izango da.
Albisteak (3)
Suak itzali gabe jarraitzen du Amazonian. Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak garrei aurre egiteko armada bidaltzea erabaki du azkenean, lekuko gobernuek egindako eskariei eta nazioarteko presioari erantzunez.
Azken egunotan Biarritzen bildutako G7ko agintariek ere gaia landu dute eta beren atsekabea azaldu dute. Esaterako, Emmanuel Macron Frantziako presidentea kaltetutako herrialdeei laguntza teknikoa eta ekonomikoa emateko prest agertu da.
Orain arte, 80.000 foku inguru zenbatu dituzte Brasilen, 2013tik zenbakirik altuena.
Bolsonarok ostiralean iragarri zuenez, bere Gobernuak armadaren hegazkinak bidaliko ditu Brasilgo zazpi estatutara. Nazioartearen kritika gogorrek Brasilgo presidentea mugiarazi dute. Izan ere, Gobernua ez zela ezer egiten ari salatu zuten. Rondonia estatuaz harago, ordea, Gobernuak ez du sua itzaltzeko operatiboari buruzko xehetasunik eman.
Bestalde, Bolsonarok bere Twitter kontuaren bitartez jakinarazi duenez, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak laguntza eskaini dio eta onartzea erabaki du.
Evo Morales Boliviako presidenteak, bere aldetik, sua itzaltzeko nazioarteko laguntza oro ongi etorria izango dela adierazi du azken orduotan. "Kooperazio oro ongi etorria izango da, izan nazioarteko erakundeena, norbanakoena edota presidenteena", ABI albiste agentziak Evo Morales presidentearen adierazpenak jasoz zabaldu duen informazioaren arabera.
Halaber, G7ko agintariek eskainitako laguntza txalotu du eta Boliviara bidaiatzeko gonbita egin die buruzagiei. "Emmanuel Macron presidentea eta haren kideak Boliviara etortzera gonbidatzen ditugu, kooperazio konpromisoak zuzenean gauzatu ditzaten", azaldu du Twitterreko bere kontuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa