Mundua
Migrazioa
AGENTZIAK
Erreskatatutako migratzaileak Frantzia, Alemania, Irlanda, Luxenburgo, Portugal eta Errumaniara eramango dituzte irailaren 9 eta 12a bitartean.
Ocean Viking ontzia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Joseph Muscat, Maltako lehen ministroak ‘Ocean Viking’ ontzitik erreskatatutako 356 migratzaileak uharteko portuan lehorreratuko direla. Maltako Marinak eramango dituzte portura eta gero Europar Batzordeko sei Estatutara eramango dira.
“Europar Batasunarekin eta bertako hainbat kiderekin hainbat liskar izan ostean, Maltak eman dio irtenbidea egoerari”. Muscatek bere Twitter kontuan azaldu duenez, “legearen aurrean duen jarrera kontuan hartu gabe” eramango du ekintza aurrera Maltak.
Maltako lehen ministroaren arabera, “migratzaile guztiak beste Estatu kide batzuetara eramango dituzte”. Mugarik Gabeko Medikuek eta SOS Mediterranée erakundeek erreskatatutako pertsonak irailaren 9 eta 12a bitartean eramango dituzte Frantzia, Alemania, Irlanda, Luxenburgo, Portugal eta Errumaniara. “Migratzaileetako bat bera ere ez da geratuko Maltan”, adierazi du ministroak.
Christophe Castaner, Frantziako Barne ministroak bere herrialdeak “etorkinak datozen egunetan hartuko dituztela” adierazi du.
Modu berean, eskerrak eman dizkie Maltako erakundeei eta baita Migrazioaren Europako komisarioari ere. Bere Twitteran adierazi duenez, “guztiek batera irtenbide bat diseinatzea lortu dute”.
Europako Migrazio, Barne eta Europar Herritartasunaren komisarioak, Dimitris Avramopoulosek akordioa ospatu du eta migratzaileen toki-aldatzea ahalik eta azkarren egitea eskatu du. Twitterren partekatu duen “ezinbestekoa dela konpromiso hauek azkar betetzea”.
Europar batzordeak, gainera, azpimarratu nahi izan du “emaitza positiboa” Batzordeak egindako “koordinazio lan handi” baten ondorio zuzena dela, eta baita kide diren estatuekin mantendutako “harreman eraikitzaileen” ondorioa.
Bi GKEek ere erabakia ospatu dute. “14 eguneko sufrimenduaren ostean Ocean Vikingean doazen 356 pertsonak azkenean Maltan lehorreratuko dira”, zabaldu du Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak bere Twitter kontuan.
SOS Mediterranéek, bere aldetik, “14 eguneko sufrimenduaren” ostean “lasaitua hartu duela” adierazi du. “Lehorreratze europar eta aurreikusgarri baten promesa egin dute. Abian jartzea beharrezkoa da” babestu du GKEak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa