Mundua
Erresuma Batua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nolanahi ere, Alemania eta Erresuma Batuko agintariak baikor agertu dira eta akordio batera heltzeko denbora badagoela uste dute.
Boris Johnson eta Angela Merkel. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa brexit-ari buruz hitz egiteko bildu dira Berlinen eta nork bere jarrerari eutsi dio. Hala ere, azkenean akordio batera iristea posible izango denaren itxaropena agertu dute biek.
Gakoa Irlandaren eta Ipar Irlandaren arteko mugari buruzko puntuan dago. Erresuma Batuak Europar Batasunaren aduanari lotuta jarraituko beharko luke, brexit-a gauzatu ostean bien arteko harremana zein izango den adostu ezean.
"Arazo horri irtenbidea eman behar zaio", esan du Merkelek kazetarien aurrean, Johnson alboan zuela.
"Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren eta Irlandaren eta Ipar Irlandaren arteko etorkizuneko harremanak definitu behar ditugu. Bi urte eman ditzakegu horretan, baina posible da irtenbidea 30 egunetan aurkitzea", erantsi du.
Bestalde, Johnsonek azpimarratu du Erresuma Batuak negoziazioaren eta akordioaren bidez utzi nahi duela Europar Batasuna, baina ohartarazi du Irlandari buruzko puntua onartezina dela beretzat.
"Hori aldatzen bada, aurrerapausoak emango ditugu", gaineratu du.
Horrez gain, Johnsonek adierazi du Erresuma Batuan bizi diren europarren eskubideak errespetatuko dituela Gobernu britainiarrak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa