10:56

Mundua

Merkatartiza

Txinari ezarritako muga-zergen arriskuez ohartarazi dio Applek Donald Trumpi

Agentiak | Erredakzioa

Muga-zergek Appleri kalteak eragingo dakizkioke, Samsung konpainiak ez baititu tarifa berdinak ordaindu beharko.

  • Terminales móviles en una tienda

    Terminales móviles en una tienda. Foto extraída de un vídeo de ETB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidenteak baieztatu du igandean Tim Cook Appleko zuzendariarekin hitz egin duela Estatu Batuek Txinatik etorritako produktuei ezarri nahi dizkien muga-zergen inguruan.

Hala, agintari estatubatuarrak ondorioztatu du muga-zergek Apple kaltetu dezaketela, Samsungek ekoitzitako pruduktuak ez direlako egongo baldintza berean.

Txinak merkaturatutako produktuen gaineko muga-zerga multzo berri bat (produktu eletronikoetan gehien bat) programatu dituzte irailaren 1etik abenduaren 15era bitartean aplikatzeko.

Uztailean, Trumpek ukatu ezin zuen Applek Mac Pro ordenagailuak ekoizteko erabiltzen dituen piezen gainean muga-zergak kentzea. Izan ere, pieza horiek AEBn ekoizteko deia egin zion Applei, han "ez baitago muga-zergarik".

Tim Cookek zuzendutako enpresak, orduan, gutun bat bidali zion AEBko Merkataritzaren Ordezkariaren Bulegora, Txinatik inportatzen dituzten produktuen zerrenda bat muga-zergetatik kanpo uztea eskatuz.

Ondoren, beste gutun bat bidali zuen, muga-zergak aplikatuz gero nazioartean lehiatzeko gaitasuna galduko zutela ohartaraziz.

Merkataritza gerra piztu da Estatu Batuen eta Txinaren artean. AEBk aldaketak eskatu dizkiote Txinari, jabego intelektuala, teknologia transferentzia eta bestelako eremuetan. Aurreko ostegunean, Trumpel azaldu zuen bi herrialdeak negoziatzen ari direla, eta irailean berriz bilduko direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena