Mundua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estatu Islamikoak erreibindikatu du eraso suizida.
Kabuleko ezkontza batean egindako atentatu suizidan, 63 pertsona hil eta 182 zauritu direla adierazi du Afganistaneko Poliziak.
Leherketa larunbatean izan zen, 22:40ak aldera (18:10 GMT). Gizon batek lehergaiak piztu zituen dozenaka pertsona ezkontza bat ospatzen ari ziren gelan.
Estatu Islamikoak erreibindikatu du eraso suizida. Talibanek, aldiz, gertatutakoa gaitzetsi egin dute haien sare sozialetan:"Kabul hiriko hotel batean zibilen kontra egindako leherketa gaitzesten du Emirerri Islamikoak (talibanek erabiltzen duten izena). Gizakien aurka, umeak eta emakumeak barne, nahita egindako ekintza basati horiek debekatuta daude eta ezin dira arrazoitu", esan du Zabihullah Mujahid talibanen bozeramaile ofizialak.
Abdullah Abdullah Gobernu buruak eraso "krudela eta gorrotagarria" gizateriaren aurkako krimentzat hartu du, eta biktimen senideei doluminak eman dizkie.
Polizia-etxe baten aurkako atentatua
Abuztuaren 7an, asteazkenean, gutxienez 14 pertsona hil eta 145 zauritu ziren Kabuleko polizia-etxe baten kontra, lehergailuz beteta zihoan auto batekin, talibanek egindako erasoan.
Talde terroristak aurreko egunean egindako adierazpenen arabera, bi hamarkada ondoren, Afganistaneko gatazkari amaiera emateko Estatu Batuekin negoziatzen ari ziren akordioaren negoziaketa bukatu dute. Hala ere, talibanen esanetan, nazioarteko berme-emaileren aurrean sinatuko dute akordio hori, eta oraindik ere azken kontsultak egin behar dituzte.
Afganistan talibanen eta AEBn arteko bake akordioaren zain da. Larunbateko atentatua testuinguru horretan egin dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa