10:22

Mundua

ITALIA

Conteren Gobernuaren aurkako zentsura-mozioaren data erabakiko dute Italian

Agentziak | Erredakzioa

Gaur eta bihar artean zehaztu beharko dute Italiako alderdi politikoek Mattero Salvinik aurkeztutako zentsura-mozioa eztabaidatu eta bozkatzeko eguna.

  • Matteo Salvini Barne ministroa

    Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako alderdi politikoek gaur eta bihar artean erabakiko dute Giuseppe Conte lehen ministroaren aurkako zentsura-mozioa noiz egingo duten. Ligak eta kontserbadoreek ahalik eta arinen egitea eskatu dute.

Senatuko alderdi politikoen ordezkariak gaur arratsaldean bilduko dira, 16:00etan; Diputatuen Ganberako ordezkariak, berriz, astearte eguerdian bilduko dira gaia aztertzeko.

Zentsura-mozioaren eztabaida eta bozketa eguna zehaztu beharko dute, Mattero Salvini (Liga) Barne ministroak Gobernua bertan behera utzi nahi baitu, 5 Izar Mugimendu (M5S) eta gobernukideekin izandako tirabirak direla eta.

Urtebeteren ostean, Salvinik gobernu-koalizioa apurtutzat eman zuen ostegunean. Hala ere, Conte lehen ministroak ez zuen dimisioa aurkeztu, eta Parlamentura joko zuela iragarri zuen, "gardentasuna" mantentzeko eta ultraeskuindarrei argibideak ematera behartzeko.

Ligak zentsura-mozioa aurkeztu zuen orduan, baina Parlamentua itxita dago, oporrak direla eta. Alderdiek, berriz, bloke ezberdinak sortu dituzte zentsura-mozioaren data ezartzearen alde.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena