Mundua
migrazio krisia
Agentziak
Italiako Senatuak lege berria onartu du asteon. Milioi bat euro arteko isunak aurreikusi ditu bere uretan sartu eta migratzaileak erreskatatzen dituzten ontzientzat.
'Alex' ontzia Italian porturatu zen, debekuak debeku. Argazkia: EFE
Nazioartean kezka da nagusi Italiak asteon onartu duen lege berri bat dela eta. Hala ohartarazpena egin berri dute Europako Batzordeak (EB) eta Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR, gazteleraz. Matteo Salvini Liga ultraeskuindarraren buruzagi eta Barne ministroak bultzatu du dekretua. Horren arabera, Italiako uretan migratzaileak erreskatatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) isunak jarriko dizkiete.
"Europako Batzordeak lege dekretua aztertuko du eta Europar Batasuneko legediarekin bat ote datorren egiaztatuko dugu", iragarri du Carlos Martin Ruiz de Gordejuela EBko bozeramaileak.
Bestalde, "kezka" agertu du NBEren Errefuxiatu Agentziak. ACNUR beldur da isunek Gobernuz Kanpoko Erakundeen jarduna are gehiago mugatuko ote dituzten. "Europako estatuek babesa eman diete erreskate operazio horiei. Errefuxiatuen eta migratzaileen bizitzak salbatzeko berebiziko lana egiten dute GKEek", adierazi du Agentziak.
Era berean, gobernuei "porturatze seguruak bermatzeko" neurriak hartzeko dei egin die, izan ere, "erantzukizun partekatua" dute herrialdeek.
Milioi bat euroko zigorrak
Italiako Senatuak astelehenean onartu zuen lege dekretu polemikoa 160 aldeko boto, 57 kontrako eta 21 abstentziorekin. Ekainean onartu zuen dekretua Matteo Salvinik.
Legearen arabera, Italiako uretan sartzeko debekuari entzungor egin eta erreskateak egiten dituzten ontziei 10.000 eta 50.000 euroko isunak jarri ahalko dizkiete. Are, milioi bat eurokoak izan daitezke kasurik larrienetan. Are, araua hainbat aldiz urratzen duten erakundeei ontzia ere kendu ahalko diete.
Horrez gain, aginduok emateko ardura Barne Ministerioak izango du orain —orain arte Garraio eta Azpiegituren Ministerioari zegozkion—.
Bien bitartean, Open Arms ontziak Mediterraneoko uretan zain jarraitzen du, Europar Batasuneko herrialderen batek porturatzeko baimena ematen dion arte. 121 migratzaile erreskatatu zituen Proactiva erakundeko ontziak, eta Italiak eta Maltak lurreratzeko debekua ezarrita, portu bila dago orain.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa