13:38

Mundua

VENEZUELA

Limako Taldeak hainbat neurri proposatu ditu Madurori presioa egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Besteak beste, Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Guatemala, Honduras, Paraguai eta Peru dira erakunde multilateral horretako kideak.

  • Nicolas Maduro.

    Nicolas Maduro. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Limako Taldeko Atzerri ministroek nazioarteko presioa handiagotu dute Buenos Airesen, taldearen esanetan, Venezuelara demokrazia itzultzea lortzeko.

Egun, hamabost estatu kide daude Amerikako nazioarteko erakunde horretan: Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Guatemala, Guyana, Honduras, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru, Santa Luzia eta Venezuela.

Adierazpen bateratu batean, taldeak Juan Guaido Asanblea Nazionaleko buruari laguntza eskaini dio berriro, eta Nicolas Maduroren erregimen “diktatoriala” eta horren arabera Venezuelan izan diren giza eskubideen “urraketa sistematikoak” gaitzetsi ditu, epaiketarik gabeko exekuzioak, desagerpenak, torturak, atxiloketa bidegabeak eta osasun eta elikadura alorreko “funtsezko eskubideen” urraketak, besteak beste.

Elkarrizketa prozesuak presidentetzarako hauteskundeen deialdia atzeratzeko ez erabiltzea eskatu dio Limako Taldeak Madurori, eta lehenbailehen deitu ezean presio neurri eta zigor gehiago bideratuko dituela ohartarazi du.

Michelle Bachelet Nazio Batuen Giza Eskubideetarako goi mandatariaren txostena Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalaren bulegora bidaltzea erabaki dute. Gainera, aipatu txostena Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan eta nazioarteko beste zenbait erakundetan eztabaidatzea eskatu dute, eta Giza Eskubideen Kontseiluan Venezuelako egoeraren jarraipena egin eta ikertzeko neurriak hartzeko proposatu dute.

Venezuela bisitatzeko eskatu zion Guaidok Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrari, eta Limako Taldeak bat egin du eskari horrekin. Maduroren erregimenak, bere aldetik, Venezuelak Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan aulki bat izateko hautagaitza aurkeztu zuen, baina Limako Taldea horren aurka agertu da, eta, izatekotan, aulki hori Guaidoren “gobernu legitimoak” bete behar duela azpimarratu du.

Bestalde, Maduro babestu duten herrialdeetako militarrak eta segurtasun eta inteligentziako kideak Venezuelatik ateratzeko eskatu dute, Venezuelako krisiari buruzko eztabaidan parte hartzeko baldintza gisa.

Ikerketak

Taldearen esanetan, ustelkeriarekin, narkotrafikoarekin eta delinkuentzia antolatuarekin loturaren bat duten Maduroren erregimeneko funtzionario eta testaferroen inguruko ikerketak babestuko ditu, baita Venezuelako talde terroristekin eta legez kanpoko talde armatuekin (Askapen Nazionalerako Armadarekin, esaterako) lotutakoak ere.

Eskualde horretako gobernu eta elkarte politikoek aipatu legez kanpoko jarduera horien bitartez Maduroren erregimena babestu duten ere ikertuko dute. Halaber, Maduroren aldeko foroak eta mugimenduak gaitzetsi dituzte, Sao Pauloko Foroa, besteak beste.

Gainera, Venezuelako ustelkeria, narkotrafikoa eta giza eskubideen urraketak ikertzeko mekanismoak sortzea proposatuko diete Limako

Taldeko kide ez direnei ere, hala nola, Europar Batasuneko herrialdeei eta Ameriketako Estatu Batuei.

Emigrazioa

Azkenik, “Venezuelako emigrazio exodoaren larriagotzeari” aurre egiteko eta pertsona migratzaileei arreta eraginkorra eskaintzeko, harrera herrialdeei ematen dieten laguntza ekonomikoa handitzea proposatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena