13:38

Mundua

Erresuma Batua

Boris Johnson izango da Erresuma Batuko lehen ministroa

agentziak | erredakzioa

Johnson Jeremy Hunt Atzerri ministroarekin lehiatu da Alderdi Kontserbadoreko buruzagi izateko eta, beraz, Erresuma Batuko lehen ministro bilakatzeko.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boris Johnson Alderdi Kontserbadoreko burua Erresuma Batuko lehen ministro aukeratu dute, astearte honetan jakitera eman duten alderdiaren barne bozketaren datuen arabera.

Theresa May ordezkatzeko aukera gehien zituen Johnsonek, eta Jeremy Hunt egungo Atzerri ministroarekin lehiatu da Alderdi Kontserbadorearen burua izateko, eta, beraz, Erresuma Batuko lehen ministro bilakatzeko.

Jeremy Huntek 46.656 aldeko boto lortu ditu: Johsonek, berriz, 92.153 boto jaso ditu.

Theresa May Erresuma Batuko jarduneko lehen ministroak Boris Johnson zoriondu eta bere laguntza eskaini dio.

Sare sozialetan zabaldutakoaren arabera, "Erresuma Batua osoarentzat egokia den brexit baten alde lan egitea" eta Jeremy Corbyn buruzagi laborista "Gobernutik kanpo mantentzeko" elkarlanean aritzea eskaini dio.

Mayk ekainaren 7an dimititu zuen, baina jarduneko lehen ministro izaten jarraituko du Alderdi Kontserbadoreak horren ordezkoa izendatu arte.

Justizia ministroak dimisioa eman du

Boris Johnsonen garaipenaren ondorioz, David Gauke Erresuma Batuko Justizia ministroak kargua utziko duela iragarri du.

Igandean jakinarazitakoaren harira, Boris Johnson Londreseko alkate ohia garaile ateratzen bazen kargua utziko zuela esan eta egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena