Mundua
ERRESUMA BATUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Konpromisoak lortzeko prest egon beharra" azpimarratu du Mayk bere hitzaldian.
Theresa May Europar Kontseiluan. Argazkia: EFE
Bere azken hitzaldian, Theresa May arduratuta azaldu da gizarte britainiarraren polarizazioa gero eta handiagoa delako, eta Europar Batasunetik irteteko prozesuan "zelai komun bat" bilatzeko eskatu die politikariei.
Alderdi Kontserbadorean May ordezkatzeko bi hautagaiek, Boris Johnsonek eta Jeremy Huntek, azken egunetan gogortu egin dute 'brexit'ari buruz zuten jarrera.
Alderdi Kontserbadoreak asteartean esango du nork irabazi dituen primarioak, baina Johnson da faboritoa.
Ipar Irlandako muga saihesteko klausula "hilda" dagoela adierazi dute bi hautagaiek, Europar Batasunak Erresuma Batuari Batasunetik ateratzeko jarri dion baldintzetako bat hori bada ere.
Hori dela eta, libera esterlinaren balioa 1,1062 eurora jaitsi da (aurtengo baliorik baxuena).
Bestalde, "konpromisoak lortzeko prest egon beharra" azpimarratu du Mayk bere hitzaldian.
Hitzaldiaren ostean, britainiar politikariei "konpromiso nahi eta pragmatismo falta" egotzita egin dituen kritikak ez dituela balizko ordezkoei zuzenduta egin azaldu du Downing Streeteko bozeramaile batek.
Alderdi Laboristako David Lammy diputatuaren iritzian, Mayk bere hitzaldian esandakoak "hitz hutsak" dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa