Mundua
VENEZUELA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aste honetan Barbados uharteetan bi aldeen artean izandako elkarrizketen ondoren, negoziatzen jarraitzea adostu dute.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean. EFE
Venezuelan, Nicolas Maduro buru duen Gobernuak eta oposizioak negoziatzen jarraitzea eta negoziaziorako mahai iraunkor bat osatzea adostu dute aste honetan Barbados uharteetan bi aldeen artean izandako elkarrizketen ondoren. Horrela baieztatu du bitartekari lanetan ari den Norvegiako Gobernuak.
Ohar batean Osloko Gobernuak jakinarazi duenez, "etenik gabe" eta "azkar" lan egingo duen mahai bat osatu da, Konstituzioaren baitan irtenbide adostu bat aurkitzeko asmoz. Gaineratu duenez, aldeek kontsultak egingo dituzte negoziazioetan aurrerapausoak eman ahal izateko.
Norvegiako Atzerri Ministeriotik azpimarratu dutenez, oso garrantzitsua da prozesuari buruzko adierazpenak egiterakoan aldeek "kontu handiz" jokatzea, elkarrizketa ez oztopatzeko.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, bere aldetik, oposizioaren sei puntu adostu dituztela aurreratu du. Hala ere, ez du xehetasun gehiagorik eman.
Oraingoz ez dute adostu hurrengo bilera noiz egingo duten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa