Mundua
MIGRAZIOA MEDITERRANEOAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mediterraneo itsasoan, Libia parean, erreskatatutako pertsona horien artean zortzi ume eta hiru emakume haurdun daude. Italiak bere uretan sartzea debekatu dio belaontziari.
Bi migratzaile ontzi batean, Mediterraneo itsasoan, Europara bidean
Italiak migratzaileei ateak ixten jarraitzen du. Bere uretan sartzea eta, beraz, bere portuetako baten lehorreratzea debekatu dio Mediterranea gobernuz kanpoko erakundearen Alex ontziari. Aste honetan bertan, Sea Watch 3 salbamendu ontziko Carola Rackete kapitaina atxilotu dute, baimenik gabe Italian lehorreratu ostean. Epaileak aske utzi du ondoren.
Mediterranea gobernuz kanpoko erakundeko Alex ontziak 54 migratzaile erreskatatu ditu, bart, Mediterraneo itsasoan, Libia parean. Tartean, zortzi haur eta hiru emakume haurdun daude. Portu seguru batean lehorreratzeko baimena eskatu ostean, Tunisiara joateko gonbita jaso zuen.
Goizaldeko lauretan, Lampedusatik (Italia) 12 itsas miliara zegoela, Italiako uretan sartzeko baimena ukatu diote.
Erakundeak berak jakinarazi duenez, Maltak lehorreratzeko baimena eman dio gaur goizean. Dena dela, ontziaren ezaugarriak eta barruan doazen pertsonen ezaugarriak tarteko, Maltarako bidaia egitea baztertu du erakundeak. Aitzitik, prest agertu da Maltako edota Italiako kostazainen ontzi batera aldatzea handik lehorrera eramateko.
Matteo Salvini Italiako lehen ministroaren esanetan, Maltak lehorreratzeko baimena eman ostean Alex ontziak portu seguru bat ziurtatu du. Beraz, debekua urratuz gero, desobedientzia delitua egotzi ahalko liokete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa