19:33

Mundua

New Yorken

Obama zero gunean izan da irailaren 11ko biktimei omenaldia egiteko

Erredakzioa

Hildakoen senideekin bildu da AEBetako presidentea, eta lore-koro bat utzi du zero gunean. "Ahaztu egiten ez dugula diogunean, benetan esaten dugu", esan du suhiltzaileekin bildu ostean.

52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Ahaztu egiten ez dugula diogunean, benetan esaten dugu", adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak New Yorkeko suhiltzaileei egindako bisitan. I-11ko atentatuen aurrean suhiltzaileek egindako lana goraipatu nahi izan du agintariak.

Osama Bin Laden Abbotabbaden (Pakistan) hil eta lau egun geroago Sagar Handia bisitatu du Obamak.

Presidenteak hamaiketakoa jan du suhiltzaileekin batera. Suhiltzaileetako koartel horrek 15 gizon galdu zituen etxe orratzak behera etorri zirenean. Oraindik koartelean "54 Ibilgailua, 4. Eskailera" gordetzen dute, Dorre Bikietara bertaratu ziren lehen kamioiak gogorarazteko.

Besteak beste, Rudy Giuliani New Yorkeko alkate ohiarekin eta Salvatore Cassano Suhiltzaileen komisarioarekin bildu da Obama bere bisitan suhiltzaileen unitate horretan.

"Orain dela hamar urte, egun izugarri horretan egin zen aparteko sakrifizioaren ikurra da toki hau", esan du Obamak.

Bin Ladenen heriotzaren harira, Osamak esan du "igandean gertatutakoa mezu bat bidaltzen duela: ahaztu egiten ez dugula esaten dugunean, benetan esaten dugu".

Suhiltzaileekin bildu ostean, Obamak lore-koro bat utzi du zero gunean, dorre bikiak zeuden tokian, 2001eko irailaren 11an atentatuek bota zituztenean. Halaber, biktimen senideekin bildu da Obama.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena