Mundua
"Ez da garaikur bat"
Erredakzioa
Al Kaidako buruzagiaren gorpuaren argazkirik ez argitaratzea erabaki du AEBetako presidenteak, CBS telebistan egindako elkarrizketan azaldu duenez.
Albisteak (2)
Osama Bin Laden Al Kaidako buruzagiaren gorpuaren argazkirik ez argitaratzea erabaki du Barack Obama AEBetako presidenteak "garaikurra" ez delako, CBS telebistan egindako elkarrizketan azaldu duenez.
Bin Laden hil zutenetik hedabideek argazki hori argitaratzearekin espekulatu dute, Al Kaidako burua hilda dagoela erakusteko asmoz.
Leon Panetta CIAko zuzendariak argazki hori argitaratuko zutela aurreratu du gaur goizean. Pakistango eta Afganistango talde islamiarrak hilketaren egiatasuna zalantzan jarri eta Interneten bere heriotzaren irudi faltsuak agertu ostean, azkenean argazkia ez azaltzea erabaki dute.
Obamak CBS telebista telebista-kateko ''60 minutu'' saioan azaldu duenez, ez dira argitara emango argazki horiek.
Antza denez, Obama ez zegoen erabat ziur argazki hori erakusteko erabakiarekin, CBSko telebista-kateko arduradunen arabera. Argazkia ez argitaratzearen alde agertu dira, batez ere, Hillary Clinton Estatuko idazkaria eta Robert Gates Defentsa idazkaria.
Argazkiak AEBetako interesen aurkako mendekua pizteko balio izatearen beldur ziren Clinton eta Gates.
Argazki ankerra
Argazkia "beldurgarria" zela ohartarazi zuen atzo Etxe Zuriak. Jasotako tiroetako batek eragin zion zauria erakusten du irudiak. Bin Ladenek bi tiro jaso zituen. Horietako bat ezker begiaren gainetik sartu zitzaion eta garezurra zabaldu zion, ondorioz, burmuinaren zatiak galdu zituen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa