Mundua
Bin Laden hil dute
Erredakzioa
CIAko zuzendariak baieztatu du "galdeketa teknika hertsatzaileak" erabili dituztela kartzela sekretuetako presoen aurka. Erabilitako teknika horien artean, asfixia simulatua dagoela aitortu du.
Albisteak (3)
Bideoak (4)
Informazio gehiago (5)
Leon Panetta AEBetako inteligentzia zerbitzuetako (CIA) zuzendariak baieztatu egin du Osama Bin Laden Al Kaidako burua zena topatzeko eta hiltzeko informazioa tortura bidez lortu zutela, kartzela sekretuetan atxilotutakoei egindako galdeketetan.
CIAko zuzendariaren hitzetan, baina, Al Kaidako buruaren ezkutalekuari buruzko informazioak "hainbat iturritatik" lortu zituzten, ez bakarrik aipatu galdeketatik.
NBC telebista-kate estatubatuarrak elkarrizketa egin dio Leon Panettari. Gaur publikatuko du, baina dagoeneko pasarte batzuk aurreratu ditu.
"Kasu honetan, galdeketa teknika hertsatzaileak erabili dituzte atxilotutako batzuen aurka. Informazio hori beste modu batez lortzerik bagenuen? Eztabaida hori beti izango da zabalik", adierazi du, orain arte publiko egin dituzten pasarteetan.
Kazetariak teknika hertsatzaile horien artean asfixia simulatua dagoen galdetu dio, eta hark baietz erantzun du.
Bestalde, Panettak argitu du Barack Obama AEBetako presidentearen agindua Bin Laden hiltzea zela, eta ez atxilotzea.
"Dena dela, Bin Ladenek besoak altxatu eta amore eman izan balu, atxilotu egingo genukeen, baina ez genuen izan aukera hori", gaineratu du.
CIAko buruak berretsi du Pakistango Gobernuak ez zuela izan operazioaren berri, AEBek "nahita" erabaki baitzuten "aldebakarrekoa" izatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa