16:35

Mundua

Lurrikara

6,7 graduko lurrikara batek tsunami alerta piztu du Japonia iparraldean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Honshu uhartearen (Japoniako jendetsuena) ipar-ekialdetik 85 kilometrora izan du epizentroa lurrikarak.

  • 6,8 graduko lurrikara batek tsunami alerta piztu du Japonia iparraldean

    6,8 graduko lurrikara batek tsunami alerta piztu du Japonia iparraldean. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richter eskalan 6,7 gradura iritsi den lurrikara batek Japonia iparraldea astindu du astearte honetan, eta kostaldean tsunami alerta piztu du, aipatu herrialdeko agintariek jakitera eman dutenez. Zauritu arinak izan dira, baina ez da inor hil eta ez dira kalte material handirik izan.

Honshu uhartearen ipar-ekialdetik 85 kilometrora izan du epizentroa lurrikarak, Kyodo albiste agentziaren arabera. Hain zuzen ere, Japoniako uharte jendetsuena da aipatutakoa.

2011n, 20.000 pertsona inguru hil ziren Japonian izandako lurrikara eta tsunamiaren ondorioz. Horrek hondamendia eragin zuen Fukushimako zentral nuklearrean, bete-betean jo baitzuen.

Lurrikara gertatu ostean, Japoniako Gobernuak kostaldetik urrutiratzeko eta beste lekuren batean babesa bilatzeko eskatu die herritarrei.

Yoshihide Suga Gobernuko ministro bozeramaileak prentsaurrekoa eman du, lurrikarak eragin dituen kalteei buruz hitz egiteko.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena