Mundua
Bin Laden hil dute
Erredakzioa
AEBek lurraldearen kontrako "eraso bortitzak" egon daitezkeela ohartarazi dute, eta atzerrian bizi diren herritarrei "hoteletatik eta etxeetatik ez irteteko" eskatu diete.
AEBetako Gobernuak alerta egoera ezarri du Bin Ladenen heriotza dela eta mundu osoan estatubatuarren kontrako "eraso bortitzak" izan litezkeelako. Atzerrian bizi diren hiritarrei, bereziki erasoak jasateko arrisku handiena duten lurraldeetan bizi direnei, "euren etxeetatik eta hoteletatik ez irteteko" eskatu die Estatu Departamentuak.
Hala, enbaxada guztiak alerta maila gorenean daude eta segurtasuna indartu arte itxita egotea eskatu dute.
Alerta gaurtik abuztuaren 1era arte egongo da indarrean. Atzerrian bizi diren estatubatuarrei albisteei adi egoteko eta senitartekoekin eta lagunekin harremanetan maiz jartzeko eskatu diete, onik dauden ala ez jakiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa