Mundua
Bin Laden hil dute
Erredakzioa
Nazioarteko agintari askok AEBen operazioa txalotu dute. Osama Bin Ladenen heriotzak "lasaitasuna" ekarriko duela iritzita.
Osama Bin Laden Al Qaedako buruzagiaren heriotza "garrantzi handiko unea" dela adierazi du George W. Bush AEBetako presidente ohiak.
Osama Bin Laden Al Kaidako buruzagiaren heriotza "oso garrantzitsua" dela adierazi du George W. Bush AEBetako presidente ohiak.
"Terrorismoaren aurkako borrokak aurrera jarraitzen du, baina gaur AEBek mezu garbia igorri dute: ez du axola zenbat denbora iraungo duen, justizia egin egingo da", adierazi du Bushek komunikatu batean.
2001eko irailaren 11n, World Trade Centerren kontrako atentatua jazo zenean George W. Bush zen AEBetako presidente. 3.000 pertsona hil ziren dorre bikien aurkako eraso hartan.
NBE: "Terrorismoaren aurkako borrokan une garrantzitsua da"
Osama Bin Ladenen hilketa terrorismoaren aurkako nazioarteko borrokan "une garrantzitsua" dela ziurtatu du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak.
Al Kaidaren "krimenetan milaka emakume, gizon eta ume" hil direla gogorarazi du Banek, eta NBEk "terrorismo era guztiak" gaitzesten dituela errepikatu du.
Bin Ladenen heriotza pozik hartu du NBEko Segurtasun Kontseiluak eta terrorismoaren aurkako borrokan "aurrerapauso erabakigarria" dela onartu du aho batez.
Clinton: "Al Kaidak ezin ditu AEBek garaitu"
Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariaren hitzetan, Al Kaidak ezin ditu AEBek "nekatu ezta garaitu", eta Osama bin Ladenen heriotzarekin "justizia" egin dela gaineratu du.
"Terrorismoaren aurkako borrokan une garrantzitsua da, baina Al Kaidaren aurkako borroka ez da amaitu, eta ez da Bin Ladenen heriotzarekin bukatuko".
Michael Bloomberg: "Garaipen garrantzitsua da"
Michael Bloomberg New Yorkeko alkatearen ustez, Al Kaidako liderraren heriotzak dorre bikien kontrako atentatuak eragindako milaka biktimen lasaitasuna ekarriko du.
"Osama Bin Ladenen heriotzak ez du hiritarren sufrimendua arinduko, baina gure herriarentzat garaipen garrantzitsua da eta lurraldea babesteko Armadan diharduten milioika gizon-emakumeentzat saria da", azaldu du komunikatu batean New Yorkeko alkateak.
Cameron: "Lasaitasuna ekarriko du"
Al Kaidako liderraren heriotzak mundu osoko hiritarrei "lasaitasuna" ekarriko diela adierazi du David Cameron lehen ministro britainiarrak.
Bin Laden aurkitu izana oso arrakastatsua dela azaldu du Cameronek ohar batean.
Netanjahuk AEBak zoriondu ditu
Benjamin Netanjahu Israelgo lehen ministroak AEBak zoriondu ditu. Bin Ladenen heriotza justizia eta askatasunaren alde eta terrorismoaren aurka borrokan ari diren herri guztientzat "garaipen handia" dela azpimarratu du ohar batean.
Sarkozy: "Terrorismoaren porrot historikoa da"
"Osama Bin Ladenen heriotza terrorismoaren porrot historikoa da", adierazi du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak.
Hala ere, Bin Laden hil izanak ez duela Al Kaidaren amaiera ekarriko azaldu du Frantziako presidenteak, eta, hori dela eta, horren aurka borrokan jarraitu behar dela azpimarratu du.
Alemaniak AEBak zoriondu ditu
Guido Westerwelle Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroak AEBak zoriondu ditu Bin Ladenen aurka egindako operazioa dela eta.
"Terrorista horren ekintza odoltsuekin amaitu izanaalbiste ona da bakea eta askatasuna aldarrikatzen duten munduko hiritar guztientzat", adierazi du Westerwellek.
Baina terrorismoaren aurkako borroka ez dela amaitu azpimarratu du eta Al Kaidako jarraitzaileen balizko erasoak egon daitezkeela ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa