00:04

Mundua

Operazio militarra Pakistanen

AEBek Osama Bin Laden hil dute

Erredakzioa

- Obamak baieztatu du munduko terrorista bilatuena tirokatu egin dutela Pakistanen.

- Gorpua itsasora bota du AEBetako Armadak, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez.

82
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBetako presidenteak iragarri du munduko terrorista bilatuena, Osama Bin Laden Al Kaidako burua, hil egin dutela Pakistanen. Bestalde, Bin Ladenen heriotza "% 99,9an" baieztatu dute DNA frogek, AEBetako goi-kargudun batek jakinarazi duenez

Bin Ladenen arreba bati hartutako DNA laginari esker lortu dute identifikazioa. Arreba hori Bostonen (AEB) hil zen garuneko tumore baten ondorioz. Lagina badaezpada gorde zuten, Bin Ladenen identitatea egiaztatzeko uneren batean beharrezkoa izatekotan erabiltzeko.

Etxe Zurian egindako agerraldi batean, Obamak azaldu du joan den astean jakin zutela Bin Laden Pakistanen zegoela. Hori horrela, agintariak "erasotzeko agindua" eman zuen, eta gaur AEBetako&' || 'nbsp; "talde txiki batek" tirokatu egin du. Ondoren, gainera, gorpua jaso du.

AEBetako agintariaren esanetan, Bin Laden Abottabad herrian zegoen, hots, Pakistango iparraldean.

"Gaur gauean, AEBek mezu argia zabaldu dute: bost axola zenbat denbora behar den, azkenean, justizia nagusitu egingo da", adierazi du agerraldi labur batean.

2001eko atentatuak (ia 3.000 pertsona hil ziren) gertatu eta hamar urtera, Obamak nabarmendu du AEBak "edozein gauza" egiteko gai direla. "Hori da geure historia", gaineratu du.

Ehunka pertsona Bin Ladenen heriotza ospatzen hasi dira Etxe Zuriaren aurrean, Washingtonen.

Obamak albistea baieztatu baino lehen, The New York Times egunkariak eta CNN telebista-kateak aurreratu egin zuten.

Pakistango talibanek ukatu egin dute Bin Laden hilda dagoela, baina ez dute daturik eman ezeztapena argudiatzeko.

Alerta mundu osoan

AEBetako presidenteak zuhurtzia eskatu du, orain Al Kaidak mendekua har dezakeelakoan.

Hori horrela, agintari estatubatuarrek jakinarazi dute AEBetako eraikin ofizial guztiak, herrialde barrukoak zein atzerrikoak, alerta maila gorenean daudela.

Osama Bin Ladenen heriotzagatik "mendeku hartuko" dutela mehatxu egin dute Pakistango talibanek, komunikabide lokalei bidalitako komunikatu batean. Pakistango Gobernua jomugan jarri dute talibanek.

Gorpua itsora bota dute

AEBetako iturriak aipatuta NBC telebista-kate estatubatuarrak eta The New York Times egunkariak jakinarazi dutenez, Al Kaidako buruaren gorpua itsasora bota dute, lege eta ohitura islamikoen arabera.

Ohitura islamikoen arabera, gorpua hurrengo 24 orduetan lurperatu beharra dago. Dena dela, ABCren esanetan, azkenean itsasora botatzea erabaki dute, zail ikusten baitzuten munduko terrorista bilatuena lurperatzeko prest dagoen herrialde bat topatzea.

Brennan

Bin Laden hil duten soldaduek bizirik harrapatzeko aukera izan balute atxilotuko zuketen, terrorismoaren aurkako borrokaren Etxe Zuriko aholkulariak azaldu duenez.

John Brennan aholkulariak jakitera eman duenez, Bin Ladenek aurre egin behar zuela uste zuen Etxe Zuriak, baina bizirik harrapatzeko aukera "txikia" zegoela erantsi du.

"AEBetako soldaduentzat mehatxu bat izan ezean atxilotzeko aukera zegoen. Soldaduei aurre egin zienez, hil egin zuten", erantsi du Brennanek.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena