Mundua
Erresuma Batua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdi Kontserbadorearen baitako lehen bozketan, 313 diputatuk hartu dute parte eta Johnsonek 114ren babesa jaso du.
Boris Johnson. Artxiboko argazkia: EFE
Theresa Mayren lekua hartuta, Alderdi Kontserbadorea zuzentzeko eta Gobernu britainiarreko lehen ministro berria izateko faborito nagusia Boris Johnson dela erakutsi du alderdi horren baitan egin duten lehen bozketak.
Bozketan, 313 diputatu kontserbadorek hartu dute parte eta Johnsonek 114ren babesa jaso du.
"Eskerrik asko Alderdi Kontserbadoreko lagun eta kidei. Oso pozik nago lehen bozketa irabazi dudalako, baina bide luzea dugu aurretik", idatzi du Twitter sare sozialean.
Johnsonen atzetik, Jeremy Hunt Atzerri ministroa izan da, 43 botorekin. Hauek izan dira gainerako emaitzak: Michael Gove Ingurumen ministroak 37 boto lortu ditu; Dominic Raab ministro ohiak, 27; Sajid Javid Barne ministroak, 23; Matt Hancocek, 20; eta Rory Stewartek, 19.
Andrea Leadsom, Mark Harper eta Esther McVey, berriz, lehiatik kanpo geratu dira.
Hurrengo bozketak ekainaren 18an, 19an eta 20an egingo dituzte, eta azkenean bi hautagai soilik geratuko dira. Gaurko emaitzak ikusita, horietako bat Johnson izango dela ziurtzat eman daiteke. Barne prozesua uztailean amaitzea aurreikusten dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa