Mundua
'Brexit'a
Agentziak | Erredakzioa
"Epe gehiago ez betetzerik" nahi ez duela esan du ministro ohiak. Theresa May lehen ministro eta Alderdi Kontserbadoreko buruzagia ordezkatzeko faborito nagusia da.
Boris Johnson. Argazkia: EFE.
Theresa May lehen ministroa ordezkatzeko kanpaina abiatu du Boris Johnsonek. Urriaren 31n Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko konpromisoa hartu du hautagaiak. "Atzerapen bat porrota da", ohartarazi dio Johnsonek Alderdi Kontserbadore zatituari.
54 urteko Johnson faborito nagusia da, EBtik ateratzeko kanpaina ofiziala zuzendu eta ia hiru urte geroago. Erresuma Batuko ekonomiaren sendotasuna laudatu du Johnsonek. Urriaren 31n brexit-a gauzatzea eta herrialdeak bizi duen etsipenari aurre egitea agindu du.
"Hiru urteren eta bi epe ez bete ondoren, urriaren 31n EBtik alde egin behar dugu", defendatu du.
"Akordiorik gabeko emaitzarik ez dut bilatzen", argitu du Atzerri ministro eta Londreseko alkate ohiak. "Horrela amaitzea ez dut uste, baina akordio falta bati aurre egiteko serio eta indartsu prestatzeko erantzukizuna dugu. Norbaitek negoziazioetan ezinbesteko tresna hori ez erabiltzea proposatzea harrigarria da", adierazi du.
Brexit-a gauzatuz kontserbadoreak erreskatatzeko gai den bakarra dela argudiatu du Johnsonek. Horrela, alderdikide asko irabazi ditu.
Askoren ustez, lehen ministro kargua lortzea bere eskuetan dago soilik, Parlamentuan aldeko kontserbadore kopuru handiena duelako, eta oso ezaguna da alderdikideen artean.
Fidatzeko modukoa ote zen galdetu diotenean, baietz erantzun du Johnsonek. Noizbait legeren bat urratu duen galdetu diotenean, abiadura mugen gainetik gidatu izana aitortu du. Aldi berean, legez kanpoko substantzien kontsumoaren inguruko galdera bat saihestu du hautagaiak.
"Legez kanpoko zerbait egin dudan? 70 milia orduko abiadura muga beti errespetatu dudanik ezin dut zin egin". Drogen inguruan, adierazi du: "Esaterik baldin badut, jende gehienak kanpainan arreta jartzea nahi du, zer egin dezakegu eurongatik eta gure herri handiarentzako etorkizun planak zeintzuk dira".
Brexit-aren atzerapenak Jeremy Corbynen Gobernu laboristari ateak zabalduko lizkiokeela argi utzi nahi izan du Johnsonek. "Noraezean ari garela aditzera ematen baldin badugu eta atzerapen gehiagorekin ez dugu emaitzarik lortuko", azpimarratu du. "Atzerapen batek porrota esan nahi du, atzerapen batek hondamendia esan nahi du", ohartarazi du.
"Herri osoan etsipena dago, are gehiago, amorrua dago; gauzak egiteko gure gaitasunagatik. Zenbat eta denbora gehiago eman, konfiantza galtzeko benetako arriskua dago", esan die alderdikideei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa