19:36

Mundua

Erresuma Batua

Hamar hautagai izango dira Mayren oinordekoa izateko lehian, alderdian eta Gobernuan

Agentziak | Erredakzioa

Boris Johnson Londreseko alkate ohiak eta 'brexit' gogor baten aldekoak beste bederatziek baino alde handiagorekin hasiko du lasterketa.

  • Boris Johnson.

    Boris Johnson. Artxiboko irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamar hautagaik aurkeztu dituzte Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen primarioetan parte hartzeko beharrezkoak diren abalak. Irabazlea Theresa Mayren ondorengoa izango da, alderdian eta Gobernuan.

Boris Johnson Londresko alkate ohia aldearekin agertzen da inkestetan. 'Brexit' gogor baten alde sutsuki agertu izan da. Gertuen dituen aurkariak Michael Gove Ingurumen ministroa eta Jeremy Hunt Atzerri ministroa.

Honakoak dira beste hautagaiak: Sajid Javid Barne ministroa, Matt Hancock Osasun ministroa, Rory Stewart Nazioarteko Garapen ministroa, Esther Mcvey Lan ministro ohia, Diminc Raab brexit-erako ministro ohia, Andrea Leadsom Parlamentuko buru ohia eta Mark Harper diputatua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena