Mundua
Erresuma batua
agentziak | erredakzioa
Jarduneko lehen ministroak maiatzaren 24an iragarri zuen karguari uko egingo ziola gaurko egunez, Downing Streeteko 10.ean hiru urtez egon ostean.
Albisteak (2)
Theresa Mayk Alderdi Kontserbadorearen buruzagitzaren dimisio gutuna sinatu du gaur, baina jarduneko lehen ministro britainiar izaten jarraituko du oinordekoa aukeratzen duten arte, eta uztailaren amaieran izan liteke hori.
Jarduneko lehen ministroak maiatzaren 24an iragarri zuen karguari uko egingo ziola gaurko egunez, Downing Streeteko 10.ean hiru urtez egon ostean, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko prozesua, brexita, burura eramateko gai izan ez zelako.
1922 Batzordea deiturikoari igorri dio dimisio gutuna, kargurik gabeko Charles Walker eta Cheryl Gillan diputatu kontserbadoreek osatzen duten batzordeari, alegia.
Batzordeak, orain, Mayren postua hartzeko hautagai izan nahi dutenei euren burua aurkezteko deia egin die, eta datorren asteleheneko 18:00ak (Euskal Herrian) arteko epea eman die. Egun horretan bertan jakinaraziko dute hautagai-zerrenda.
Oraingoz 11 dira hautagaitza aurkezteko asmoa dutenak, eta uztailaren 22ko astean amaituko da prozesua.
Theresa Mayren oinordeko izateko faboritoa Boris Johnson Atzerri ministro ohi eta Londresko alkate ohia da, eta dagoeneko aurreratu du bere asmoa urriaren 31rako Europar Batasunetik ateratzea dela, Bruselarekin akordioa izan ala ez.
Mayk ez du gaurko inolako agerraldi publikorik aurreikusi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa