11:41

Mundua

Venezuela

Madurok ituna adostu du Gurutze Gorriarekin Venezuelan laguntza humanitarioa sartzeko

Agentziak | Erredakzioa

Gurutze Gorriaren Federazioak bideratutako 24 tonako lehen kargamentua apirilean iritsi zen, Panamatik.

0:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, akordioa sinatuko du Gurutze Gorriko eta Ilargi Gorriko Elkarteen Nazioarteko Federazioarekin Venezuelan laguntza humanitario gehiago hartzen laguntzeko

Barne txosten baten arabera, desnutrizioak eta gaixotasunek gora egin dute, eta Venezuelako populazioaren laurden batek (zazpi milioi bat herritar inguru) laguntza behar du, Nazio Batuen Erakundearen esanetan.

“Osasunaren eta sendagaien alorrean, Gurutze Gorriak Venezuelan laguntza humanitarioa azkartzea eta handitzea ahalbidetuko du akordioak,”, esan du Madurok estatuko telebista kanalaren bidez zabaldu duten emanaldian.

Venezuelako buruzagiak ez du ez akordioaren ez herrialdean sartuko diren produktuen inguruko xehetasunik eman. Oposizioko liderra, Juan Guaido, laguntza Kolonbiako eta Brasilgo mugatik sartzen saiatu zen otsailean, baina arrakastarik gabe.

Gurutze Gorriaren Federazioak bideratutako 24 tonako lehen kargamentua apirilean iritsi zen, Panamatik. Guaidoren esanetan, laguntza onartuta Gobernuak orain arte ukatu duen larrialdi humanitarioa aitortu du.

Caracasek behin baino gehiagotan salatu du Ameriketako Estatu Batuek ezarritako zigorrak direla-eta ezin dituela sendagaiak eta elikagaiak eskuratu kanpoan.  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena