Mundua
Gatazka
Agentziak | Erredakzioa
Muga-zergak saihesteko ahaleginak areagotu ditu Mexikok, migrazioaren harira Donald Trumpekin akordioa adosten saiatzen den bitartean.
Erdialdeko Amerikako familia migrante bat Mexikoko poliziekin berbetan. Foto: EFE
Andres Manuel Lopez Obradorren Gobernuak jakinarazi dio AEBri Guardia Nazionaleko 6.000 kide bidaliko dituela Guatemalako mugara Erdialdeko Amerikako migranteen joan-etorria gelditzeko, eta Donald Trumpek Mexikoko inportazioei iragarritako muga-zergak saihesteko.
Soldaduek, itsasgizonek eta poliziek osatzen dute Mexikoko Guardia Nazionala; eta, erretiroan dagoen militar batek gidatzen du Lopez Obradorrek aurten sortutako segurtasun gorputza.
The Washington Post egunkariak jakitera eman duenez, Mexikok migranteen fluxua gelditzeko ezarritako neurrien nondik norakoak negoziatzen ari dira Gobernu biak; AEB, berriz, eskumeneko boterea izango luke Erdialdeko Amerikatik asilo bila AEBra heldutako migranteak deportatzeko.
Mexikoko Gobernuaren neurrien artean, Guatemalako mugara 6.000 kide bildatzea egongo litzateke.
The Washington Post jakin ahal izan duenez, oraindik ez dute akordioa adostu, eta baliteke Trumpek akordioa bertan behera uztea, Europan baitago eta ostiralera arte ez daWashingtonera helduko.
Marcelo Ebrard Mexikoko kantzilerrak AEBko Gobernuko ordezkariekin ari da hizketan Donald Trump presidentearen gustukua den migrazioaren inguruko akordioa adosteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa