21:10

Mundua

Normandiako Lehorreratzea

Macronek, Trumpi: 'AEB besteen askatasunaren alde borrokatzen denean da handia'

Agentziak | Erredakzioa

Frantzia eta Estatu Batuetako presidenteek Normandiako Lehorreratzearen 75. urteurrena omendu dute, eta bi herrialdeen arteko aliantza berretsi dute.

  • Donald Trump eta Melania emaztea, Emmanuel Macron eta Brigitte emaztearekin.

    Donald Trump eta Melania emaztea, Emmanuel Macron eta Brigitte emaztearekin. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Donald Trump Estatu Batuetakoak albo batean utzi dituzte bien arteko desadostasunak eta batasun itxura eman dute Normandiako Lehorreratzearen 75. urteurrenean beteranoei egindako omenaldian.

Milaka pertsona, soldaduen familiarrak eta Bigarren Mundu Gerrako dozenaka beterano tartean, Colleville-sur-Merreko hilerrian egindako ekitaldian izan dira, Omaha hondartzaren aurrean. Bertan 9.388 pertsona daude ehortzita.

E egunean, 1944ko ekainaren 6an, 150.000 soldadu baino gehiago Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Frantzia iparraldean, Bigarren Mundu Gerran. Aliatuek 4.400 bat pertsona galdu zituzten egun horretan; horietatik, 2.000 bat estatubatuarrak ziren.

Macronek eta Trumpek bi herrialdeen arteko aliantzaren sendotasuna azpimarratu dute. Estatu Batuen konpromiso "apurtezina batailan sortu zen, gerra epaiketetan frogatu zen, eta bakearen bedeinkazioetan erakutsi zen", esan du Trumpek.

Baina "Amerika lehenengo" politiken eta Trumpen aldebakartasunaren kontra dagoela ere iradoki du Macronek. Irango akordioari eta klima aldaketaren inguruko Parisko Akordioari buruz ez dago Trumpekin ados. "Amerika, Trump presidentea, inoiz ez da besteen askatasunaren alde borrokatzen denean bezain handia", esan du Frantziako presidenteak.

Azpimarratu duenez, lehorreratzean parte hartu zuten soldadu estatubatuarrek "ez zuten beste ezer baino garrantzitsuagoa zela bazekiten hori ez beste iparrorratzik: askatasuna, demokrazia".

Ados azaldu da Trump, eta esan du soldatuak "ez zirela kontrolaren edo nagusitasunaren alde borrokatu, baizik eta askatasunaren, demokraziaren eta autogobernuaren alde". "Eutsi egin zuten ziur zeudelako Amerika edozertarako gai dela, bidezkoa den jainko bati otoitz egiten dioten pertsona bertutetsuen nazio bat delako", esan du.

Estatu Batuetako bost beteranori Ohorezko Legioa eman die Macronek, Frantziako domina gorena. Zera esan die ingelesez: "Badakigu zer zor dizuegun, beteranook: gure askatasuna", esan du. "Nire nazioaren izenean, eskerrak eman nahi dizkizuet", gehitu du.

Adierazpenen ostean, Trump eta Macron, emazteekin batera, hondartza eta batailaren mapa bat ikustera joan dira. E egunean parte hartu zuten abioi batzuek itxi dute ekitaldia.

Ondoren, Caenera joan dira biak. Bertan bilera labur bat egin dute. Hori baino lehen, bi herrialdeen arteko harremana "ikusgarria" dela esan du Trumpek.

"Ona izan da, eta batzuetan ez da izan, baina oraintxe bertan ikusgarria da", esan du Trumpek, Estatu Islamikoaren aurkako kanpaina aipatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena