18:30

Mundua

Erresuma Batua

Sadiq Khan Londreseko alkateari 'galtzaile' deitu dio Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

"Khanek Bill de Blasio gure New Yorkeko alkate ergel eta ezgaia gogorarazten nau, alkatetzan ere lan negargarria egin duelako, baina ez da hura bezain garaia", adierazi du AEBko presidenteak.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Sadiq Khan Londreseko alkatearen aurka egin du Twitter sare sozialean. "Galtzaile" deitu dio, eta Bill de Blasio New Yorkeko alkate "ergel eta ezgaiarekin" alderatu du.

AEBko presidentea Erresuma Batura heldu da astelehen honetan, hiru eguneko bisita ofiziala egiteko. Besteak beste, Isabel II.a erreginarekin eta Theresa May lehen ministro kontserbadorearekin bilduko da.

Twitter sare sozialean botatako lehen mezuan, "handik zein hemendik begiratuta, Sadiq Khanek lan negargarria egin du Londreseko alkate gisa, AEBko presidentearekin 'desatsegina' izan da, ezbairik gabe Erresuma Batuaren aliatu nagusiarekin", esan du Trumpek.

Politikari laborista "galtzaile bat da, eta Londreseko delinkuentzian arreta jarri beharko luke, ez nigan…", erantsi du buruzagiak.

"Khanek (Bill) de Blasio gure New Yorkeko alkate ergel eta ezgaia gogorarazten nau, alkatetzan ere lan negargarria egin duelako, baina ez da hura bezain garaia. Nolanahi ere, Erresuma Batuaren lagun handia izateko gogoa dut, eta bisitatzeko gogo handiak ditut", azaldu du beste txio batean.

Londreseko alkatearen bozeramaile batek irainei erantzun die: "Haur baten irain batzuk baino askoz larriagoa da, Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen azpitik egon beharko lirateke".

Londreseko alkatearen bozeramaile bat: "Trump eskuin muturreko mehatxu handiaren adibiderik amorragarriena da"

"Sadiqek Londres eta gure herrialdearen balio aurrerakoiak ordezkatzen ditu", azpimarratu du iturriak. Bozeramailearen ahotan, Trump "eskuin muturreko mehatxu handiaren adibiderik amorragarriena da, gure demokrazia liberalek 70 urte baino gehiago defendatu izan dituzten funtsezko balioak arriskuan jartzen ari delako".

Iragan igandean, The Observer igandekariak zabaldutako artikulu batean, AEBko agintariak bere jarraitzaileak mobilizatzeko erabilitako hizkera "XX. mendeko faxistekin" alderatu zuen Londreseko alkateak.

Azkenik, Trumpi egindako harrera kritikatu zuen Khanek.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena