Mundua
Erresuma Batua
Agentziak | Erredakzioa
Kargu publikoan jokabide desegokia izan zuela salatu zuten herritarrek. Johnsonek azalpenak emango beharko dituela erabaki du Londreseko Magistratuen Auzitegiko epaile batek.
Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministro ohia. Argazkia: EFE/ Andy Rain
Brexit-aren inguruan gezurretan aritzea egotzita, zenbait herritarrek Boris Johnson salatu zuten. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa ordezkatzeko faboritoak auzitegi baten aurrean azalpenak eman beharko ditu orain, epaile batek asteazken honetan horrela erabaki ondoren.
Kargu publikoan jokabide desegokia (hiru delitu) izan zuela salatu zuten herritarrek. Johnson Atzerri ministro ohiak azalpenak eman beharko dituela erabaki du Londreseko Magistratuen Auzitegiko epaile batek.
Johnsonek 2016ko erreferendumaren kanpainan zein ondoren egindako adierazpenak salatu zituzten herritarrek. Erresuma Batua EBtik ateratzea irmo defendatu zuen Atzerri ministro ohiak. Galdeketan Europar Batasunetik alde egitea erabaki zuten boto-emaileen % 52k.
"Bi epeetan, salatuak gezurrak behin eta berriro errepikatu zituen EBko kide izatearen kostuari buruz, herritarrak engainatuz; astero 350 milioi liberakoa dela adierazi zuen", dio Johnsonen aurkako salaketak.
Akusazioak frogaturik ez daudela zehaztu du Margot Coleman epaileak bere idatzian, baina Johnsonek epaiketa bati aurre egin beharko diola ebatzi du.
Salaketa helburu politikoak dituen amarrua dela argudiatu zuten Johsonen abokatuek alegazioetan.
Kargu publikoan jokabide desegokia izatea biziarteko kartzelarekin zigortu dezakete. Errudun jotzen baldin badute Johnsonen ibilbide politikoa amaitu daiteke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa