Mundua
Erresuma Batua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Theresa Mayk martxoan esan zuen dimisioa emango duela, Komunen Ganberak 'brexit'aren akordioa babestu ezean. Alabaina, ez zuen argitu zer egingo duen ituna enegarrenez baztertuz gero.
Boris Johnson. Artxiboko argazkia: EFE
Boris Johnsonek baieztatu du Alderdi Kontserbadorearen primarioetara aurkeztuko dela, Theresa Mayk kargua uzten duenean.
Johnsonek 54 urte ditu, Atzerri ministro ohia da eta Londresko alkatea izan zen. "Noski, horren bila aurkeztuko naiz", adierazi du Manchesterren egindako agerraldi batean, BBC telebistak jakinarazi duenez.
Erresuma Batuko lehen ministroak martxoan iragarri zuen dimisioa emango duela, baldin eta Komunen Ganberak ez badu brexit-a gauzatzeko Bruselarekin egin zuen akordioa babesten. Hori bai, oraingoz ez du argitu zer egingo duen kontrakoa gertatuz gero, hots, diputatuek ituna enegarrenez baztertuz gero.
2016ko ekaineko erreferendumaren aurretik, Johnsonek Europar Batasunetik irteteko kanpaina egin zuen eta sarritan esan du akordiorik gabe ere brexit-a burutu egin beharko litzatekeela, britainiarrek bozketa hartan emandako mandatua beteta.
Hala ere, martxoan, Mayk Europar Batasunarekin egindako akordioa berrestearen aldeko botoa eman zuen Komunen Ganberan. Alderdi Kontserbadorearen sektore "gogorrak", berriz, testua baztertu zuen.
Johnsonez gain, beste bi politikari kontserbadorek jakinarazi dute balizko primarioetara aurkeztuko direla: Esther McVey Lan eta Pentsio ministro ohiak eta Rory Stewart Nazioarteko Garapen ministroak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa