16:31

Mundua

Oslo

Venezuelako Gobernua eta oposizioa Norvegian negoziatzen ari dira

Agentziak | Erredakzioa

Hartu-emanak Kuban hasi ziren eta Oslon zenbait bilera egin dituzte sekretuan, Norvegiako Atzerri Ministerioaren bitartekaritzarekin.

  • Venezuelako Gobernua eta oposizioa Norvegian negoziatzen ari dira.

    Oslo (Norvegia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduroren Gobernuko eta Venezuelako oposizioaren ordezkariak elkarrizketan ari dira Oslon, Norvegiako zenbait komunikabidek gaur jakitera eman dutenez. Antza denez, Norvegia krisi politikoa konpontzeko bitartekari lana egiten ari da.

NRK telebista publikoak -negoziazioaren gertuko iturriak- aipatuz azaldu duenez, hartu-emanak Kuban hasi ziren eta Oslon zenbait bilera egin dituzte sekretuan, Norvegiako Atzerri Ministerioaren bitartekaritzarekin. Ministerioak ez du xehetasunik eman nahi izan.

Gobernuaren ordezkaritza Jorge Rodriguez Komunikazio ministroak eta Hector Rodriguez Mirandako gobernadoreak osatzen dute. Stalin Gonzalez Batzar Nazionaleko bigarren presidenteordea, Gerardo Blyde diputatu ohia eta Fernando Martinez Mottola ministro ohia oposizioko ordezkariak dira, NRKren arabera.

Bi ordezkaritzak Carcasera itzuliko dira gaur, beste bilera-sorta baten ondotik, Norvegiako telebista publikoak zehaztu duenez.

Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazio saiakerak Dominikar Errepublikan hasi ziren 2017ko iraila eta 2018ko otsaila artean; baina, akordio bat sinatzeko guztia prest zegoenean, oposizioak atzera egin zuen, presidentetzarako hauteskundeak egiteko berme nahikorik ez zegoela iritzita.

Europako beste herrialde batzuek ez bezala, Norvegiak ez zuen Guaido aitortu

Bestalde, oposizioak beste testu bat aurkeztu zuen, baina Venezuelako Gobernuak ez zuen onartu; ondorioz, elkarrizketak "etenaldi mugagabea" izan du. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu ohia negoziazioa errezten jardun zen.

Europako beste herrialde batzuek ez bezala, Norvegiak (ez da Europar Batasuneko kide) ez zuen Juan Guaido Batzar Nazionaleko buruzagia Venezuelako behin-behineko presidente gisa aitortu urtarrila bukaeran. Hala ere, babesa adierazi dio, eta elkarrizketa eta hauteskunde berriak eskatu ditu.

Azken hamarkadetan 20 bat elkarrizketa prozesutan erraztaile lana egin du Norvegiak: israeldarren eta palestinarren arteko negoziazioan edo Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko elkarrizketetan esaterako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena