22:54

Mundua

Lurrikara

6,1 graduko lurrikara izan da Costa Rican

EITB.EUS

Panaman eta Costa Rican nabaritu dute lurrikara. Gutxienez, 5 pertsona zauritu dira astinduaren eraginez.

  • Lurrikara Panama eta Costa Rica artean.

    Lurrikara Panama eta Costa Rica artean. Iturria: www.emsc-csem.org

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richter eskalan 6,1 graduko indarra izan duen lurrikara izan da igande honetan, maiatzak 12, Costa Rica hegoaldean, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroaren esanetan. Gainera, hainbat erreplika egon dira, txikiagokoak izan badira ere.

Epizentroa Corredores ipar-ekialdean kokatu dute, 24 kilometroko sakoneran.

Panaman eta Costa Rican nabaritu dute lurrikara, eta gutxienez 5 pertsona zauritu dira SINAPROC Panamako Babes Zibilak Twitter bidez zabaldu duenez.

Bestalde, Panamako Babes Zibilaren arabera, kaltetutako inguruan ez dago tsunamiak izateko arriskurik.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen