07:02

Mundua

VENEZUELA

Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogileak immunitatea kendu die zazpi diputaturi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Chavismoak apirilaren 30eko estatu kolpe saiakerarekin lotzen ditu.

  • Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogilea, artxiboko irudi batean

    Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogilea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelan, Batzar Nazional Konstituziogileak (chavistez soilik osatutakoa) immunitatea kendu die oposizioak kontrolatzen duen Parlamentuko zazpi diputaturi, apirilaren 30eko estatu kolpe saiakerarekin lotura dutelakoan.

"Apirilaren 30eko aberriaren traidoreak legearen pisu guztiarekin zigortu behar dituzte", adierazi du Gerardo Marquez Batzar Nazional Konstituziogileko kideak.

Immunitatea kendu dieten zazpi diputatu horien artean daude, hurrenez hurren, Henry Ramos, Parlamentuko presidente ohia, eta Luis Florido, Mariela Magallanes, Americo de Grazia, Richard Blanco, Simon Calzadilla eta Edgar Zambrano diputatuak.

Diosdado Cabello Batzar Nazional Konstituziogileko buruaren esanetan, posible zen diputatuei immunitatea erretiratu gabe horien aurkako auzibide penalak aurrera egitea. Dena dela, "forma" juridikoak mantentzeagatik hartu du erabakia.

Iragan asteartean, Juan Guaido Parlamentuko presidente eta bere burua Venezuelako presidente izendatu zuenak altxamendu militarra gidatu zuen, Leopoldo Lopez bere alderdiko buruarekin eta militar talde batekin batera. Dena dela, saiakerak porrot egin zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena